Grebak Arabako Eskuhartze Sozialean, langileen erosteko ahalmena bermatzeko
ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek grebak deitu dituzte ekainaren 17 eta 22an, patronalaren "etengabeko blokeoaren aurrean" hitzarmena negoziatzeko pausuak emateko.
Arabako Eskuhartze Sozialeko zerbitzuan grebak deitu dituzte ekainaren 17 eta 22an ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan patronalaren blokeoa salatzen dute.
Eskuhartze sozialeko langileek babesgabetasun egoeran dauden adingabeak, familia kalteberak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, osasun mentaleko arazoak edo adikzioak dituztenak artatzen dituzte. «Azken finean, gizarteko kolektibo kalteberenak», azaldu dutenez. 1.000 langile inguru dira, hiru laurden baino gehiago emakumeak. Hitzarmen-sinadurarik gabe lizitazioak aurrera ez ateratzeko mehatxua egin dietela ere salatu dute.
Gizarte-zerbitzuetako langileak dira, baina pribatizatua dagoen zerbitzu batekoak. Urte eta erdi daramate hitzarmen kolektibo bat negoziatzen. Hitzarmenak lan-baldintzak hobetu eta sektoreko langile guztien erosteko ahalmena bermatu dezala eskatzen dute.
Salatu dute patronalak negoziazioa luzatu duela erosteko ahalmena bermatzen ez duten «neurri eskasak proposatuz». KPIaren igoera % 11.5era mugatzen dute, baldin eta hitzarmenaren indarraldiko (2021-2024) KPIen batura handiagoa bada. Sindikatuen ustez, horrek esan nahi du hitzarmen kolektiboa murriztu egingo dela, eta ez dute onartzen.
KPIari lotutako soldata igoera ez ezik, 30 orduko lanaldi-murrizketa, kontziliazio-neurri egokiagoak, lizentzien hobekuntza eta plusen arteko bateragarritasuna ere aldarrikatzen dituzte langileek.
Pribatizazioaren eta prekarizazioaren aurrean, baldintza duinen aldeko borrokan berretsi dira: «Gure lana onartu egin behar dela uste dugu, eta horretarako, sektoreari ez ezik, gizartearen zati handi bati ere egonkortasuna emango dioten hobekuntzak lortu behar dira. Horregatik, prest gaude edozein unetan negoziatzeko, betiere langileen erosteko ahalmena bermatzen bada, eta borrokan jarraituko dugu AISAren planteamendu eskasen aurrean eta Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren erantzukizun faltaren aurrean, horiek baitira pribatizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuen titularrak.»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!