Greba Orokorrerako dei egin dute AP-1 autobidean egindako bide mozketan
Suzko barrikada batek bi noranzkoetan moztu du gaur goizean AP-1 errepideko zirkulazioa. Hala Bedik ekintzaren bideoa eta irakurketa jaso ditu, ekintzaileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean "kaleak hartzeko" deia zabaldu dute.
Goizeko 8:00ak aldera, ezezagunek gurpil barrikada batez moztu dute AP-1 autobidea, Legutio eta Luku herrien artean. Suzko barrikadak auto ilara luzeak eragin ditu bi noranzkoetan eta trafikoa bi orduz egon da geldirik.
Hala Bedik ekintzaren bideoa eta irakurketa jaso ditu. Ekintzaileek urtarrilaren 30erako deitua dagoen Greba Orokorrarekin bat egin eta egun horretan kalera ateratzeko deia luzatu dute: «Herriak agindu eta gobernuak men egin behar du. Horregatik, estutu behar dugu, amore eman gabe. Aurrera egiteko garaia da!»
Indarrean dauden eskubide sozialak greben bidez eta frente guztietan borroka eginez lortu direla gogorarazi dute ekintzaileek. Pentsioen defentsan kalean dauden «aiton-amonen modura», gazteak ere kalean «tinko» daudela azpimarratu dute idazkian, «etorkizun ilunaren aurrean, kaleak hartzen».
Espainiar Gobernu berriak zer egingo duen esperoan ez eta «hemengo aldarrikapenei men egiten dioten eredu propio bat» behar dela aldarrikatu dute: «Kontzeptua argia da: pentsio, lan eta bizitza duinak».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!