Greba Orokorraren bezperan pentsio duinen defentsan atera dira kalera Arabako pentsiodunak
Astelehenero bezala kalera atera dira gaur ere Arabako pentsiodunak. Pentsio sistema publiko baten defentsa aldarrikatu eta osteguneko Greba Orokorrean parte hartzeko deia zabaldu dute.
Bi urte baino gehiago, 100 astelehenetik gora, darama pentsiodunen mugimendua kalean. Gaurkoan Arabako kaleak hartu dituzte berriz pentsio sistema publiko baten defentsan. Indar bereziarekin hartu dituzte ordea gaur Arabako karrikak, izan ere, osteguneko Greba Orokorrera begira motorrak berotzen hasiak baitira.
Manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu Gasteizko erdiguneko kaleak. Pentsio publikoen defentsa eta 1.080 euroko pentsio minimoa bermatzea eskatu dituzte eta «edozein Gobernuren aurrean pentsioak defendatzen jarraituko dituztela» gogoratu ere. Manifestazioaren amaieran irakurri duten agirian, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeko gonbitea egin dute, «bi urte luze hauetako borrokari segida emateko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!