Greba mugagabean jarraitzen dute Burdinberriko langileek, soldata igoera duin baten alde
Gasteizko Burdinberri lantegian 60 langile ditu eta Arabako metalaren sektorekoa da, aeronautika alorrekoa. Uztailean astebeteko greba hasi zuten langileek, irailean lanuzteekin jarraitu eta greba mugagabea deitu zuten iragan astean. Gaur, urriaren 3an, 19. greba eguna beteko dute. Soldata igoera duina eta langileekiko errespetua eskatzen ditu Enpresa Batzordeak, ELA sindikatuko ordezkariek osatua.
Enpresa Batzordearen arabera, azken urteotan zuzendaritzak langileak kaleratu ditu eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak «abusuz» erabili. Guzti hori, orain «funtzionamendu betean» egonda eta lan-karga «handia» izanda. Salatu dutenez, enpresa «malgutasuna probesten ari da eta lan gehiago egiteko presioa egiten ari da».
Batzordeak irabazien araberako planteamendua egin zuen KPIaren araberako soldata igoera bermatzeko, «langileek sortutako aberastasuna banatzeko».
Gaur, urriak 3, Bilbon mobilizatu dira langileak enpresan parte hartzen duen ORZA Taldea inbertsio taldearen aurrean. Bilbora eraman dituzte hainbat aldarrikapen: greba mugagabean daudela soldata igoera duin baten alde, eta enpresak langileei eta horien ordezkariei «errespetua» zor diela, besteak beste.
KPIaren araberako igoera duina negoziatzeko eta enpresako «egoera normalizatzeko» galdegin diote ORZA Taldeari.
30/09/2022
18. eguna greban. Euriak ez gaitu geldituko.
18° día de huelga. La lluvia no nos parará. pic.twitter.com/aSe55UN4nq
— BurdinBerriGreban (@BBurdinGreban) September 30, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!