Greba mugagabean jarraitzen dute Altan Bernedoko langileek
Lan hitzarmen propioa eta KPIaren araberako solda igoera lortzeko hasi zuten greba azaroan. Gasteizen izan dira gaur grebalariak eta elkarretaratzeak egin dituzte Legebiltzarrean eta Foru Aldundian. Otsailaren 19an manifestazioa egingo dute.
Altan Bernedoko langileak greba mugagabean dira azaroaz geroztik: 82. eguna dute gaur. Hitzarmen propioa eskatzen dute, lan baldintza duinak bermatuko dituena, eta KPIaren araberako soldata igoera, besteak beste. Azken hamar urteetan, izan ere, 5 aldiz izoztu diete soldata eta hitzarmen berri bat negoziatu den bakoitzean ez da haintzat hartu KPIa.
Hiru urte dira azken hitzarmena agortu zenetik, eta ordutik ari dira berria negoziatzen. Zuzendaritzak jarrera zurruna izan du hasieratik eta hainbat astez lan-uzte eta mobilizaziotan ibili ostean, greba mugagaera jo zuten langileek joan den azaroan. Enpresa batzordearen arabera (ELA eta LABeko ordezkariek osatzen dute) jarraipen zabala izan du hasieratik: produkzioko, I+G+B, mantentze lanetako, biltegiko eta kalitate-kontroleko langile finko guztiak daude greban, eta behin behinekoen artean ere badira.
Urtarrilaren amaieran, Altan Bernedori milaka euroko isuna jarri zion Osakidetzak, grebaren ondorioz kontratuan hitzartutako botikak entregatu ez zizkiolako. Langileek gogor salatu zuten orduan enpresak nahiago izan zuela isunak ordaindu, langileak lanera itzuli eta produkzioarekin jarraitzea baino.
Greban eman dituzten hilabete hauetan askotariko mobilizazioak egin dituzte. Gaur, ostirala, Gasteizen elkarretaratzeak egin dituzte Legebiltzarraren eta Foru Aldundiaren aurrean, instituzioei eta arduradun politikoei inplikazioa eskatzeko. Atzo, bestalde, 25 km-ko martxa egin zuten Arabako Mendialdeko herrietan zehar, herritarrei egoeraren berri emateko.
Industria farmazeutikoan aritzen den enpresa da Altan Bernedo (lehengo Biomendi) eta 150 langilek osatzen dute plantilla, emakumeak gehienak. «Diru publikoarekin sortutako enpresa, handiena Arabako Mendialdean, esku pribatuetan amaitu dena», EH Bilduko legebiltzarreko taldeak langileei babesa adierazteko idatzi duen txio baten arabera.
Otsailaren 19an, larunbata, manifestazioa egingo dute Gasteizen.
Hoy ha sido un día grande! La marcha hasta Altan de 24 km nos ha unido mucho más.
Hemos demostrado unión y resistencia
Tiembla Altan, porque …⬇️🟣no estamos desgastadas estamos empoderadas💪💪
Orgullo de compañer@s@ELAGasteiz_ @LABGasteiz @MendialdeaRadio @ArabakoALEA pic.twitter.com/IrweyT1HVf
— Altanenlucha (@Altanenlucha) February 10, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!