Greba mugagabea egingo dute Tuvisan otsailaren 10etik aurrera
Langileen %90ak babestu du greba mugagabea deitzea. Enpresaren eta Udalaren "inmobilismoari erantzun" nahi diote. Kalitatezko zerbitzua eta lan baldintzak aldarrikatzen dituzte.
Gasteizko Tuvisa autobus zerbitzu publikoko langileek abenduan hasi zituzten grebak eta mobilizazio dinamikak. Orain arte, 12 greba egun egin dituzte, ordu batzuetako lanuzteak edo egun osoko grebak. Azken asteetan egindako lanuzteek %100eko jarraipena izan dute. Otsailean lanuzte partzialak egunero egitea zuten plana, astelehenetik ostiralera. Gainera, martxorako greba mugagabea iragarri zuten, akordiorik lortu ezean. Orain, ordea, greba aurreratzea erabaki dute enpresaren eta Gasteizko Udalaren «inmobilismoaren» aurrean.
Tuvisako Enpresa Batzordeak adierazi du udal enpresako arduradunekin eta bere lehendakari den Iñaki Gurtubai zinegotziarekin hainbat bilera egin dituztela eta idatziz zenbait proposamen elkarbanatu dituztela. Aste bat baino gehiago berririk jaso gabe izan ondoren, pasa den ostiralean, Udalak bere azken proposamena bidali zuen.
Proposamena «literaturaz betea» dagoela esan dute langileen ordezkari sindikalek, eta ez diela erantzuten langileen aldarrikapenen gai estrategikoei. Gatazka blokeo egoeran izanik, mobilizazio dinamika gogortzea erabaki dute. Martxoaren 3rako aurrikusitako greba mugagabea aurreratzea erabaki dute otsailaren 10era.
Langileen asanbladan, 253 langilek parte hartu dute eta %90k lau orduko lanuzteak bertan behera utzi eta greba mugagabearen alde egin dute.
«Tuvisako langileek borrokan jarraituko dute zerbitzu publikoa bermatzeko, enpleguak mantentzeko eta sortzeko. Baita beraien lan ordutegia erregulatuko duen fitxaketa sistema baten alde ere, eta pribatizatutako zerbitzuak berriz ere publifikatzeko. Hiritarrentzako zerbitzu publiko duinak bermatzeko, langileen lan baldintza duinak ezinbestekoak dira», adierazi du Enpresa Batzordeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!