Greba eguna Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako eskola publikoetan
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek greba deitu dute gaur, azaroak 30, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Legearen aurreproiektuarekin aurrera egiteko asmoa du eta alde ditu Legebiltzarreko alderdi gehienak. Ez, ordea, sindikatu guztiak.
Greba deitu duten sindikatuek aurreproiektua arbuiatu dute, besteak beste, uste dutelako eskola publikoa lehenetsi beharko lukeela legeak, segregazioari aurre egin eta publifikazio marko edo araudi bat adostu. Gainera, Jaurlaritzari egotzi diote langileen hitza kontuan hartu gabe idatzi duela legea.
Irakasle, Haurreskolak Partzuergoko langile, eskoletako hezitzaile eta hezkuntza saileko sukaldari eta garbitzaileek egin dute gaur greba: LAB, STEILAS eta ELAk esan dutenez, %60koa izan da bataz besteko jarraipena. Hezkuntza Sailak %40koa izan dela esan du.
Goizean, Bilbon, milaka pertsona gerturatu dira “PUBLIKOA, EUSKALDUNA eta PROPIOA helburu” lelopean egin duten manifestazioa. Arratsaldean, Gasteizen, Legebiltzarretik abiatu da manifestazioa eta ehunka lagun bildu ditu.
«Hori horrela argi gelditzen da hezkuntza komunitatearen parte zabala den langileriak bat egiten duela gure irakurketarekin; alegia, lege-aurreproiektuaren zirriborroak, egungo hezkuntza-eredu duala betikotu eta gainditze bidean jartzen ez duela. Beraz, borrokatzen jarraituko dugu sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea lortzeko, sare publikoa baita aukera-berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatu behar dituena», azaldu dute hiru sindikatuek.
Horregatik, datorren abenduaren 14an beste greba eta mobilizazio egun bat deitu dute.
Hamar puntutan sintetizatu dituzte Hezkuntza Legearen aurreproiektuarekin kritikoak diren sindikatuek haien aldarrikapenak:
1.- Publikoa ardatz izango duen hezkuntza legea nahi dugu.
2- Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu.
3.- Publifikazio-marko eta araudi orokor eta adostua ezartzea nahi dugu.
4.- Hezkuntza lege propioa nahi dugu.
5.- Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza legea nahi dugu.
6.- Euskara erdigunean jarriko duen Hezkuntza legea nahi dugu.
7.- Betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituen Hezkuntza legea nahi dugu.
8.- Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen
legea nahi dugu.
9.- Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza
legea nahi dugu.
10.- Hezkuntza lege parte-hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!