Greba egun berriei heldu diete SDA Factory-ko langileek
Azaroaren 11an eta 12an greba egunak burutu dituzte lisaburdinak egiten dituen Gasteizko fabrikan. Langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea dute helburu.
Iragan asteko lanuzteek izandako arrakastaren ostean langileek «ilusioz eta indarrez» heldu diete bi greba egun berriei Gasteizko SDA Factory enpresan. Jarraipena ia erabatekoa izan da; hurrengo asteetan ere asteazken eta ostegunetan greba egunak deitu dituzte.
Lisaburdinak ekoizten dira Gasteizko SDA Factory enpresan, aurretik Bosch izandakoa. Koronabirusaren kontrako lisaburdin bat ekoizteak sona handia eman dio enpresari, baina honen ekoizpenari aurre egiteko metalgintzako lan hitzarmena ezartzen hasi da kontratazio berrietan, enpresaren lan hitzarmen propioa aplikatu beharrean. Horrek “langile berriak diskirminatu egiten dituela” azaldu dute langileek, soldata eta lan baldintzei dagokionean “eskala bikoitza” aplikatuz.
Horregatik, langile guztientzako izango den hitzarmen duin baten alde ari dira borrkan. Enpresak negoziazioa aurretiaz baldintzatu nahi izatea eta «greba bera desitxuratzea» leporatu dio langile-batzordeak zuzendaritzari: «Argi utzi nahi dugu langileen-batzordeak ez duela aurrebaldintzarik onartuko eta ez dugula greba bat bultzatu edukirik gabeko bileretara bueltatzeko. Kontrara, langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea da gure helburua eta horren alde jarraituko dugu».
Zuzendaritzak alde bakarrez utzi zuen negoziazio-mahaia, greba egunak deitu zirenenan; aste honetan biltzeko prest azaldu da berriz «baldin eta grebari amaiera ematen bazaio». Langileek gogorarazi dute gatazka ez dela grebarekin sortzen: «baizik eta enpresak gure lan-baldintzei murrizketak ezarri nahi dizkielako» eta azaldu dutenez ez daude prest «edukirik gabe, aurrerapenik gabe eta mehatxuz inguratua» bileretara bueltatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!