Greba egin dute Arabako erresidentziako langileek eta %100ko zerbitzu minimoak salatu dituzte
Arabako erresidentzidentzien sektoreko lehen hitzarmena lortzeko ari dira borrokan. Orain hiru urte hasi ziren mobilizazioak. Hala ere, patronalak negoziazio blokeatzen jarraitzen duela salatu dute sindiktuek.
Negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean, greba egin dute gaur Arabako erresidentzietako langileek, ELA eta LABek deituta. Protesta egin dute Gasteizen 12:00etan, Plaza Berritik Aldundira. Langileei %100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu dizkiete, eta Aldundiaren aurrean salatu dute hori. “Isilarazi nahi gaituzte. Gutxi izango gara atera ahal garenak, baina kalean jarraituko dugu gure eskubideen alde borrokatzen”, esan dute.
Arabako erresidentzidentzien sektoreko lehen hitzarmena lortzeko ari dira borrokan. Orain hiru urte hasi ziren mobilizazioak, eta horrela lortu zuten irailean egoitza eta etxebizitza komunitarioen negoziazio mahaia eratzea. Hala ere, patronalak negoziazio blokeatzen jarraitzen duela salatu dute sindiktuek, «lan baldintza kaskarrekin eta prekarizazioaren aldeko eginez». Hitzarmena amaitzen denean, 2026an, hileko soldata 1.220 eurokoa izatea nahi du patronalak, KPIaren araberako igoera bermatu gabe, eta 1.742 orduko lanaldiak ezarri.
Sindikatuek esan dute ez daudela prest hori onartzeko, langileen zein egoliarren kalterako delako. Kategoria guztietan %50eko igoera eskatzen dute, KPIa (2022rako) eta sektoreko langile guztien erosahalmena bermatuz, eta 2022rako 200 orduko jaitsiera lanaldian. “Gaur mezu bat bidali nahi diogu patronalari eta adinduen egoitza guztiei. Sektorea duintzeko negoziatzera eseri nahi ez duten bitartean, langileok kaleetan jarraituko dugu eta borrokan jarraituko dugu”, berretsi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!