Gotzone Sagarduiren bulegoa okupatu dute Lakuan, Osakidetzako garbitzaileekin elkartasunez
Lan baldintzak Osakidetzako langileenekin homologatzea eskatzen dute garbitzaileek
Gora Garbitzaileak taldeak Gotzone Sagardui Osasun Sailburuaren bulegoa okupatu dute Lakuan gaur, maiatzaren 25ean. Greban dauden Osakidetzako zentroetako garbiketa-zerbitzuko langileek eta beste sektore batzuetako langileek osatzen dute Gora Garbitzaileak kolektiboa, eta ekintza honen bidez elkartasuna adierazi diete greban dauden langileei.
Osakidetzako garbitzaile batzuek, ELA sindikatuak deituta, greban daramatzate 88 egun gaur, eta apirilaren 26az geroztik gehiengo sindikala ere batu zen greba deialdira, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek protestarekin bat eginda. Ekainaren 4a arte luzatuko da greba oraingoz, baina intersindikaletik salatu dute negoziazio mahaia «zeharo blokeatuta» dagoela.
Greba honen helburua garbitzaileen lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea da. Sindikatuek salatu dute baldintza horiek jada adostuak zituztela enpresekin eta Osakidetzarekin, baina orain Osakidetzako zuzendaritza dela langileei baldintza horiek aplikatzen ez dizkiena.
Osakidetzak, bere aldetik, esan du ez dagokiela beraiei azpikontratatutako enpresen baldintzak negoziatzea, «kontratuetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla bermatzea baizik.» Sindikatuek adierazi dute Osakidetzak ere adostu zuela hitzarmena bere garaian, eta bere ardura dela hitzarmena betearaztea enpresei.
Atzo, maiatzaren 24ean, elkarretaratzea egin zuten Osakidetzako garbitzaileek Legebiltzarraren aurrean, eta gaur Gora Garbitzaileak taldeak Sagarduiren bulegoa okupatu du Lakuan «Osakidetzako zuzendaritzak interesik agertzen ez duela ikusita». Zuzendaritzaren erantzun faltaren aurrean, «erakunde horretako arduradun politiko gorenarengana jotzea» erabaki dute, Sagarduiren jarrera salatzeko ekintza honen bidez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!