Gorbeialdeko indarkeria matxistaren diagnosia aurkeztu dute
Murgiako Oregi etxean eman zuten azterketaren berri. Ikastetxeak ere izan ziren informazio iturri.
Alea.eus bidez
Datu esanguratsuak utzi ditu pasa den urtean Gorbeialdeko Kuadrillan egindako indarkeria matxistaren inguruko diagnosiak. Nabarmentzekoa da, esate baterako, beherantz egin zuela eskualdean bikotekide edo bikotekide ohien kontra jarritako salaketen kopuruak; 2014an zazpi salaketa ipini ziren, eta 2015ean eta 2016an, berriz, bosna aurkeztu ziren.
Aurkezpenean ohartarazi zuten indarkeria jasaten duten eta salaketa jartzen duten emakumeen kopurua «nahiko txikia» dela Kuadrillan: «Gehienek, zoritxarrez, isiltasunean jarraitzen dute», azpimarratu nahi izan zuten.
Eusko Jaurlaritzako 900 840 111 informazio telefonoak utzitako datuei dagokionez, jakinarazi zuten pasa den urtean lau dei jaso zituztela eskualdetik; bi, 2015ean; eta bana, 2013an eta 2014an. Gaineratu zuten 2013 eta 2015 urte bitartean, 14 emakumek jo zutela udaletako Ongizate zerbitzuetara informazio bila, eta gehienak arreta psikologikoa eskaintzen duten zerbitzuetara bideratu zituztela.
Ikastetxeak ere izan ziren informazio iturri. Bederatzi ustezko eraso atzeman zituzten; kasu horiek ere Gizarte zerbitzuetara bideratuak izan ziren.
Protokoloa abendurako
Helburu bikoitza du aste honetan aurkeztutako azterketa horrek. Batetik, emakumeen aurkako indarkeriaren errealitatea ezagutzea bilatzen du, eta arreta eta prebentziorako udaletako eta aldundiko politikak hobetzea. Bestetik, gaiaren inguruan aholkularitza berdina osatzen ari den protokoloaren oinarria ere izan nahi du diagnosiak. Horrekin lotuta, Gorbeialdeko presidente Ekaitz Diaz de Garaiok iragarri zuen urte amaierarako egongo dela protokolo hori eginda; 2018rako dute aurkezpena egiteko asmoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!