Gorbeialdeko herritarren %60a euskara ulertzeko gai da, euskararen ulermenari buruzko maparen arabera
Gorbeiako kuadrillak euskararen ulermenari buruzko mapa kaleratu du
Eustatetik datuak aterata osatu dute mapa, eta datuak ikusita, Gorbeialdeko Kuadrillaren arabera, gaur egun Gorbeialdean euskaraz egin nahi duenak, badauka aukera.
Ateratako datuek erakusten dutenez, biztanleria osoaren ia %60k du euskara ulertzeko gaitasuna. Horrez gain, 35 urtez beherako ia herritar guztiek ulertzen dute euskaraz gaur egun.
«Araban euskaraz bizi ezin daitekeela dioten mito horiek erortzen hasi beharko dira», dio Manex Agirre, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikariak. Euskararen gorakada «geldiezina» da Agirreren arabera, eta generazioz generazio gora omen doa.
«Geroz eta hurbilago dago euskaraz modu erreal batean funtzionatzen hasteko aukera», adierazi du euskara teknikariak.
Ulermena eta erabilera
Euskara ulertzeko gai direnak asko izan arren, egunerokotasunean erabiltzen dutenei begiratzen badiegu, %15era jaisten da ehunekoa.
Hau horrela, Gorbeialdeko Kuadrillak hainbat ekimen jarri ditu martxan, nagusiki bi noranzkotan. Lehenik eta behin, erabilerarekin zailtasunak dituztenak hizketarako erosoak diren espazioetara bideratzen dituzte, hala nola euskaltegi edo mintzalagun taldeetara.
Bestalde, gazteengan jartzen dute arreta. Murgiako institutuan, adibidez, hainbat ekimen antolatu dituzte, euskarazko ginkana kasu, eta Gazte Asanbladekin ere hainbat ekintza egin izan dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!