Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde
Gure Esku Arabak gaueko igoera antolatu du Gorbeia mendira gailurra argiztatzeko. Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena sustatzeko egingo diren ekitaldien artean dago Gorbeia mendia igotzea.
Gure Esku Arabak, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri plataformak, gaueko igoera antolatu du Gorbeia mendiaren gailurrera maiatzaren 14rako, larunbata. Igoera horretan, Gure Eskuk mendi tontorra argiztatu nahi du, herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Bertaratzeko
Larunbateko igoerara joateko autobus txartelak daude salgai, 10 eurotan, Gure Esku dendan (Aiztogile, 71), Txapelarri tabernan (Aiztogile, 83) eta Albeniz liburudendan (Benito Guinea, 2). Autobusa arratsaldeko 17:30etan aterako da Gasteizko San Anton plazatik. Aldiz, bere kabuz gerturatu nahi dutenentzat, topagunea Muruako herrian izango da 18:00etan, Pagazuriko bidetik igotzeko eta beste zutabe bat Muruako harrobitik aterako da ordu berean Egillolarrako bidetik igotzeko. Antolakuntzatik buruko argia edo linterna eraman behar dela gogorarazi dute.
Aiaraldeatik Ganekogorta mendia argiztatzen lagunduko dute. Laudioko Santa Luziatik aterako da talde bat arratsaldeko 19:00tan.
Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena
Gure Eskuk eta erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile katalanek uztailaren 2an egingo duten jardueraren baitan kokatzen da ekimena. Jardueraren helburua Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzea da, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!