«Gogo handiz» ospatu zen Zuiako X. Gazte Eguna
Uztailaren 13an Zuiako Gazte Eguna ospatu zuten Murgiako plazan.
Zuiako Gazte Asanbladaren 15. eta Gazte Egunaren 10. urteurren honetan, «gogoz beteta» ekin zioten egun osoko egitarauari. Antolakuntzatik azaldu dutenez, goizean, Gazte Olinpiadek argazki eta momentu barregarriak utzi zituzten. Ostean, deskantsu gisa, triki-poteo jendetsua izan zen herritik zehar eta bazkal ostean, Ane Labaka ta Xabi Igoa bertsolariek sari banaketa dibertigarria eskaini zuten.
Arratsaldea musikaz eta giro onaz josia egon zen. Paradixo, Eskean Kristö eta Bassagainek Gorbeialdeako gerriak mugiarazi zituzten. Aipatzekoa da gauean ekitaldiak izandako harrera ona; bertso taldeak eta Orbanak musika taldeak elkarlanean egindako 10. gazteguneko abestiarekin bat, aldarrikapen ta mezu ugari bota ziren airera. Hau guztia, plazan burutu zuen Zuiako Gazte Asanbladak, jendez eta ilusioz gainezka betetako plazan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!