Gobernu Militarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo
Mobilizazioa egin zuen atzo Ernai Gasteizek Gobernu Militarraren eraikinaren aurrean, azken egunetan agerain geratu den "Esapiniar Estatuaren aurpegiautoritarioa" gaitzetsi zuten.
Aurreko asteetako mobilizazioen haritik, «Ez dugu onartzen!» dinamikaren baitan, elkarretaratzea egin zuen atzo Ernai Gasteizek Gobernu Militarraren aurrean. Dozenaka lagun elkartu ziren bertan.
Azken asteetan «Espainiar Estatuaren aurpegi autoritarioa» agerian geratu dela azpimarratu zuten, «Jusitiziaz mozorratutako legedia faxistak bide eman die Altsasuko gazteen zein Procesaren aurkako epaiei».
«Ez dugu onartzen!» dinamika balioan jarri zuten ere atzo burututako «performancean», non zakar boltsak jaurti zituzten Gobernu Militarraren aurka. «Dinamikak hainbat su piztu ditu Euskal Herrian», «Gurera ekarriz txalotzekoa da gasteizko gazteriak erakutsi duen borondatea» azpimarratu zuten. Aurreko ostegunean atxilotutako 19 gazteei elkartasuna adierazi zieten.
Bota dezagun 78ko erregimena irentsi ez gaitzan! Gazteok estatu espainolaren INjustiziari aurre egingo diogu!
Egin dezagun tira hemendik ere. Larunbatean Iruñeko kaleetan ikusiko dugu elkar!#SpainIsAFascistState #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/bc4ezP7KSK
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) October 24, 2019
Kalean mobilizatzen jarraitzeko eta «78ko erregimena botatzeko» deia luzatu zuten. Bihar Iruñako kaleetan Altsasuko gazteen alde burutuko den mobilizazioan parte hartzeko gonbitearekin eman zioten bukaera ekimenari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!