Glovok %60 jaitsi du Gasteizko riderren tarifa
Free Riders sindikatuak salatu du Glovok eskaera bakoitzeko oinarrizko tarifa erdira murriztu duela hainbat hiritan. Gasteizko kasuan, irteera bakoitzeko 2,50 eurotik euro batera jaitsi da (%60). Greba deialdia egin dute astebururako. through Alea.eus
Tarifen murrizketaren aurrean, bi eguneko greba deialdia zabaltzen ari da rider taldeen artean, asteburu honetarako: «Jaitsiera momentu zehatz honetan egin da, modu miserablean», salatu du Free Riders sindikatuak; konfinamenduak eragindako egoera baliatu izana leporatu dio enpresari.
Robert Castro kolektiboaren abokatuak El Salto hedabidean azaldu duenez, tarifaren murrizketa «modu mailakatuan» egiten ari da Glovo.
Rider taldeen artean zabaltzen ari den mezuak argi eta garbi azaltzen du langile hauen haserrea: «Gure denbora eta esfortzua ez dugu horrela oparituko. Nahikoa dugu kalean egotearen arriskuarekin. Apirilaren 18an eta 19an lanik ez egitea izango da gure protesta. Glovok gure poltsikoekin jolastu nahi du? Ekimen hau babesten duten rider guztiek biderkatutako kolpea itzuliko diogu».
Tarifen jaitsierarekin batera, soldata igoera bat ere iragarri du Glovok, «sustapen ekonomikoak» eta «Covid-19ren aldi baterako promozioa» bezalako kontzeptuetan. Hala ere, sindikatuaren arabera, promozio hauek ez dute eragin errealik izango riderren soldatetan.
Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!