‘Glovo’ enpresa kontratatu duten hainbat komertzio interpelatu ditu Ernaik
Comeme, Mercadona, La Brasileña edo Fosters Hollywood dendak margoarekin edo ke poteekin interpelatu ditu Ernaik, Glovo enpresarekin akordioak sinatuta dituztelako. «Langileak kontratu merkantilak sinatzera behartzen dituzte, normalean pertsonen muturreko egoera eta beharretaz baliatuta», salatu du gazte antolakundeak, eredu berri baten eraikuntza «orain eta hemen» hasten dela aldarrikatzearekin batera.
Glovo garraio enpresa kontratatatuta duten Gasteizko hainbat komertzio seinalatuta agertu dira aste honetan. Modu ezberdinetan egin dituzte markajeok, «Glovo esplotatzaile! Zuekin etorkizunik ez!» leloa zuten hainbat eskuorrirekin. Ernai Gazte Antolakundeak hartu ditu bere gain ekintzok.
Besteak beste, Zapatari kaleko Comeme, Adurtzako Merkadona, La Brasileña eta Fosters Hollywood jatetxe eta dendak margoarekin edo ke poteekin interpelatu dituzte, sarean publikatu duten bideoan ikusi daitekeen bezala.
Ernaik azaldu duenez, «ofentsiba neoliberal horren baitan kokatzen den azkenetako adibideetako bat salatu nahi izan dugu. Gazteok gure lan-indarra saltzera behartuta ikusten ditugu gure buruak biziraun ahal izateko».
Gazte antolakundeak azaldu duenez, «prekarietatea egonkortu eta era orokortuan ematen den honetan, geratzen diren lan eskubide apurrak ere lapurtzeko intentzioa argia da». Glovo bezalako enpresa bat interpelatu izana ere azaldu dute: «Langileak kontratu merkantilak sinatzera behartzen dituzte, normalean pertsonen muturreko egoera eta beharretaz baliatuta. Langileen arteko elkartasuna sustatzeko aukerak desegin eta hori gutxi balitz, haien arteko lehiakortasuna sustatzea helburu dute horrelako enpresek».
Ondo aipatu dutenez, enpresa mota hauek puntuazio sistema bat abiatzen dute, “lana” puntuazio horien arabera banatzen dutelarik. Autonomoak izatera behartzea lan-baldintzetan ere eragin zuzena dauka, oporrak edo lan orduak kasu.
Era berea, komertzio horiek zergatik interpelatu dituzten azaldu nahi izan dute: «Langileak horrelako egoeratan mantentzea onartuko ez luketen komertzioak egongo balira Glovo bezalako enpresek ez lukete kabidarik edukiko Gasteizen. Bakoitzak daukan erantzunkizuna onartzea beharrezkoa da arazoari aurre egin nahi badiogu; baita komertzio horietan kontsumitzea erabakitzen duetenek ere».
Oharrean adierazi dutenez, «argi daukagu hemen eta orain hasten dela eredu berri honen eraikuntza, auzoz auzo eta herriz herri antolatuz eta borrokarako koordenada egokiak topatuz. Izan ere, guk argi daukagu Euskal Herrian bizi nahi dugula».
- ‘Glovo’ desembarca en Gasteiz, las pésimas condiciones laborales también
-
“Las empleadas de Glovo son obligadas a ser esclavas de la empresa”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!