GKS eta Etxebizitza Sindikatua txosnetako «beto politikoaren aurka» mobilizatu dira Gasteizen
Manifestazioa egin zuten larunbatean Gasteizen GKS eta Etxebizitza Sindikatuak deituta. Irtenbidea eskatzen dute Gasteizko jaietan txosna jarri ahal izateko: izan ere, Txosna Batzordeak beto politikoa ezarri diela salatzen dute, eta Udalak bere egin duela erabaki hori.
«Beto politikoa mantentzean interes handiena duena EH Bildu-Sortu da», baieztatu dute manifestazioaren bukaeran. Txosna jartzea garrantzitsua da instituzioetatik kanpo antolatzen diren eragileentzako, azaldu dutenez, «jardun politikoa ekonomikoki sostengatzeko eta eragile politikook jaietan parte-hartzeko dugun modu nagusia direlako, gure jarduna sozializatzeko». Betoa Mugimendu Sozialista «zokoratu eta indargabetzeko helburuarekin hartutako neurria» dela salatu dute, eta Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere gertatu dela.
Gasteizko Udalari txosnagunean edo bertatik kanpo txosna jartzeko eskaera egin diote, baina, ez die alternatibarik eskaini, eta «betoa babestea» egotzi diote.
«Egoera gehiago luzatu ez dadin», eskatu dute «EHBildu eta Sortuk eten dezatela beto politikoa», Txosna batzordean «betoaren alde egin duten eragileak hartutako erabakia zuzen dezatela», eta Udalak «espazio publikoa berdintasunean erabiltzeko eskubidea bermatu» dezala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!