GKS antolakundeak salatu du 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik, pankarta bat jartzeagatik
Urtarrilaren 28an egindako manifestaziora deitzeko pankarta jartzen ari zirela, GKSko zenbait militante identifikatu zuen Laudioko Udaltzaingoak eta 1.500 euroko isuna heldu zaie ekintzaileei. through Aiaraldea.eus
Aiaraldeko GKS antolakundeak atzo salatu zuen sare sozialetan 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik. Aiaraldea Komunikabidea erakundeko kide batekin jarri da harremanetan eta horrek berretsi dio urtarrilean udaltzainek taldeko zenbait kide identifikatu zituela pankarta bat jartzeagatik. Berriki 1.500 euroko zigorra jakinarazi diete.
Urtarrilaren 28-ko manifestaziorako lan politikoa egiteagatik udal poliziaren partetik 1.500€-ko isuna jaso dugu Laudion. pic.twitter.com/uqxx1p3VeX
— Aiaraldeko GKS (@GKS_aiaraldea) February 13, 2023
Urtarrilaren 28an Bilbon egindako manifestazioari egiten zion erreferentzia pankartak -enpresarie erasoaldia salatzeko- eta GKSk salatu du erakunde publikoak bere jarduera oztopatzen saiatzen direla.
Horren bi adibide jarri dituzte. Alde batetik, Ertzaintzak beste 4.000 euroko isunak tramitatu zituela iaz Laudioko Gaztetxearen itxieraren kontrako mobilizazioari lotuta.
Gaur amaitzen zen gaztetxea husteko epea. Baina desalojo data eta ordu zehatzik gabe protesta herriko kaleetara eramatea erabaki da. Udalaren asmoa desalojoa isilean eta erantzuteko aukerarik gabe gauzatzea zen, baina tentsioa kaleetara eramatea lortu dugu. pic.twitter.com/ed7eUQpuR9
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 13, 2022
Horrez gain, urtarrilaren 28an GKSk manifestazioa deitu zuen Iruñean ere eta Nafarroa Garaiko hiriburuan 50 gazte identifikatu zituen poliziak. Gerora, 10.000 euroko isunak jarri dizkiete.
GKS Aiaraldeak ez du baztertzen zigor gehiago heltzea hurrengo asteetan, salaketak tramitatzen dituzten neurrian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!