Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak arreta goiztiarreko gizarte-zerbitzua murriztu duela salatu dute
Apdema Elkarteak salatu duenez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak inposatu duen lanaldi antolaketak ezinezkoa egiten du kalitatezko esku-hartzea bermatzea, zeharkako arreta nabarmen murrizten duelako. Profesionalen plantilla sendotzea eta arreta goiztiar integrala jasotzeko eskubidea bermatzea eskatzen dute.
Arreta goiztiarreko zerbitzua gizarte-zerbitzua da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eskumenekoa (horrena da erantzukizuna eta finantzazioaren ardura). Apdema Elkarteak kudeatzen du lankidetza-hitzarmen bidez. Garapen nahasmenduak dituzten edo horiek izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurrak artatzen artatzen dituzte.
Apdemaren arabera, «funtsezkoa» da zerbitzu horrek ematen duen esku-hartzea «haurren eta familien garapenerako». Gainera, arreta goiztiarreko profesionalen lana «integrala» da eta haurren, familien, lehen haurtzaroko zerbitzuen eta komunitatearen arteko lankidetza bultzatzen du. Profesional hauen jarduna bi arreta mota ematean oinarritzen da: zuzenekoa, aurrez aurre artatzen denean; eta zeharkakoa, kalitatezko tratua bermatzeko gainontzeko lanak egiten direnean. Lan horiek dira, besteak beste, familiekin komunikatzea, horiek informatu eta formatzea, ikastetxeetara bertaratzea, langileen arteko koordinazioa, etab.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak inposatu duen lanaldi-antolaketaren ondorioz, baina, egun esku-hartze eraginkorra bermatu ezin dutela salatu dute Apdemako langileek. Izan ere, irailetik aurrera, GOFEk zuzeneko saio kopurua handitu dio profesional bakoitzari eta, horretarako, esku-hartze eraginkorra bermatzeko beharrezkoa den zeharkako arreta nabarmen murriztu behar izan du: haur bakoitzeko 60 minutu izatetik 12 minutu izatera igaro da, Apdemak azaldu duenez,. Duela 5 urte, lanaldiaren %19a ematen zen zeharkako arretan; orain, aldiz, %4a.
Neurri horrek familia erabiltzaileentzako ondorio oso kaltegarriak izango dituela salatu dute, besteak beste, arreta goiztiarra haurraren ingurune osora zabaltzeko eta esku-hartzearen funtsezko funtzioak betetzeko ezintasuna ekarriko duelako. Hau da, GOFEk inposatutako lanaldiak arreta goiztiarraren helburuak betetzea eragotziko du. Hori, «atzerapausua» da «haur eta familia erabiltzaileen eskubideetan», «denbora asko behar izan baita» kalitatezko arreta lortzeko, Apdemako enpresa batzordearen hitzetan.
Gauzak horrela, esku-hartzearen kalitatean atzera ez egitea eta arreta goiztiar integrala jasotzeko eskubidea errespetatzea eskatzen dute. Horretarako, beharrezkoa deritzo Apdemak, batetik, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak zeharkako arretarako behar den denbora bermatzea, hitzarmen bidez. Bestetik, plantilla handitu eta sendotzeko eskatu diote Foru Erakundeari, profesionalak haur gehiago baldintza okerragoetak artatzera derrigortu beharrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!