Eusko Legebiltzarra eta Ajuria Enea lotu ditu Giza Eskubideen aldeko aldarriak
Urtero legez, Etxerat elkarteak zapi katea egin du abenduaren 10ean Gasteizen (Iruñeako parlamentuaren aurrean eta Baionan ere osatu dituzte), Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Euskal preso eta iheslari politikoen senideek «pertsona guztien eta eskubide guztien» errespetua, aitortza eta ezarpen unibertsal eta eraginkorra eskatu nahi izan dute horrela.
Gasteizko kasuan, Ajuria Enea eta Eusko Legebiltzarra lotu ditu giza katea eta bertan egon dira Etxerat elkarteko bozeramaileak. Katedral Berriaren aurrean Euskal Herriko instituzio zein erakunde politiko eta eragileek gaur egungo espetxe politikaren bukaera eskatzen dutela gogoratu dute, «baina oraindik ere euskal preso politikoen senide eta gertukoek modu zuzenean pairatzen ditugu politika ankerraren ondorioak».
«Estatuek ez dute inongo zilegitasunik aldarrikapen unibertsala ospatzeko», salatu dute. «Ez zaie axola gu balizko biktimak izaten jarraitzea; adin txikiengan dispertsioak modu bortitzean eragiten duena ez dute onartu nahi; berdin zaie presoen guraso eta gaixorik dauden senideak bisitarik gabe gelditzea».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!