Eusko Jaurlaritzaren ‘Gaztelagun’ programa salatu eta agintarien etxebizitza negozioa salatzeko deia egin du GESek
Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela uste du Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea delakoan daude.
Gazte Emantzipaziorako Sareak agerraldia egin du Lakuako bulegoetan. Bertan, etxebizitza oinarrizko eskubide bat dela gogoratu dute, herritar orok bermatuta izan behar dugun eskubidea. «Guztiok ikasi dugun eta noizbait errepikatu dugun ideia da, baina jakin badakigu praktikan ez dela horrela», adierazi dute. Etxebizitza «luxutzat» definitu dute, diru kantitate itzelak ordaindu behar izaten direlako «duintasunez bizitzeko beharrezkoa zaigun zerbaitetaz gozatu ahal izateko».
Dakigun moduan, etxebizitzaren negozioa handia da, inmobiliariek, banketxeek, enpresari handiek … kontrolatzen dutena. Gogoratu dutenez, «oso normalizatua» dago bigarren etxebizitza daukaten pertsonek alokairuen bidez dirua irabaztea, honek maila txikiagoan aurreko logika berari jarraitzen diolarik.
«Egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak»
«Beraz, egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak. Gazteok merkatu honen hartzaile eta kontsumitzaile nagusienetakoak gara, adin tarte honetan gurasoen etxea atzean utzita gurea eskuratu behar izaten baitugu, edo behintzat ahal badugu». Salatu dutenez, badira etxe bat erosi eta bizi osorako hipotekatzen diren gazteak edo alokairua ordaindu ahal izateko aldi berean kontraturik gabeko 3 lanpostu dituztenak. Eta, nola ez, etxebizitza ordaindu ezin dutelako oraindik gurasoen etxean bizi direnak ere badaude.
Negozio pribatua sustengatzen duten instituzio publikoak
Hala salatu dute. Horren adibide, duela hilabete Eusko Jaurlaritzak gazteontzako aurkeztu zuen ustezko diru-laguntza berria jarri dute, Gaztelagun izenekoa: «Alokairuen menpekotasunetik salbatuko gaituen aukera bezala aurkeztu digute, baina guk badakigu horretatik oso urrun dagoela». Laguntza hau eskuratu ahal izateko Euskal Herriko oso gazte gutxik betetzen dituzten baldintzak ditu programak, hala nola, diru iturri erregularra izatea, sei hilabete baino iraupen luzeagoko kontratuak eta adin tarte zehatzak.
Hiriburueta 750 eurotik beherako alokairuei laguntzak eskainiko dizkietela adierazi du Jaurlaritzak. Neurri honen aurrean, jabe partikularrek prezioak 750 eurora arte igotzea ekar dezakeela uste dute. «Diru publikoarekin negozio pribatua bultzatzen dute, helburu elektoralista hutsekin gazteon lagun bezala aurkezten digute euren burua. Baina guk ez ditugu zuen ogi apurrak nahi»
«Merkatuaren bidetik ez dugu sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango»
Udalaren menpe dagoen Ensanche 21en Alde Zaharreko hiru blokeak ere izan dituzte gogoan, «alokairu soziala» bultzatu nahi zutenak. Aurkezpen momentutik proiektua blokeatuta egon dela gogoratu dute, bi gaztek soilik betez baldintzak. Honen aurrean, orain dela urtebete gazteentzako ziren etxebizitzak berreskuratzearen garrantzia azpimarratu dute, Pinto 20 blokea desalojoa arrisku larrian dagoela gogoratzearekin batera.
Gazteek argi dute: ez da etxebizitza bermatuko digun instituziorik existitzen, eta «merkatuaren bidetik ez dugula sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango».
Duela urtebete pasatxo, etxebizitza eskuratzeko duten tresnarik eraginkorrena okupazioa dela adierazi zuen GESek. Agerraldiaren amaieran, hau berretsi dute. «Prezio altuen menpe bizi gabe» euren kabuz etxebizitza eskuratzeko duten bide bakarra delakoan daude. Asko baitira gurean hutsik eta erabili gabe daudenak, eta asko ere etxebizitzarik ez daukagun gazteak. Gainera, ezer ez dietela oparituko argi dutenez, gazteen ardura negozio handi hau salatzea eta publiko egitea delakoan daude.
-
Pinto 20 bloke okupatua desalojatu dezakete egun batetik bestera
- Iberdrolak argindarra moztu die Pinto eta Txikitako bloke okupatuei, Udaltzaingoaren laguntzarekin
-
Okupazioa “tresna erabilgarria dela” aldarrikatu dute gazteen blokeen okupazioaren aurkako epaiketan
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!