Gero eta neurri sekuritario gehiago Gasteizen
Espazio Publikoko zinegotziak proposatu duenaren arabera, txartelik gabeko inor ezin izango da sartu autobus geltokiko dartsenetara, erabiltzaileak ez omen direlako nahikoa seguru sentitzen, dagoeneko Ertzainek eta Udaltzainek patruilatzen duten espazio horretan.
Txartelik gabeko inor ezin izango da sartu autobus geltokiko dartsenetara. Hala iragarri du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoko zinegotziak, gune horretako segurtasunari buruzko txostena aurkeztearekin batera. Alderdi Popularrak iaz autobus geltokian jendeak «segurtasun ezaren sentsazioa» daukala salatu ondoren egin dute txostena.
Ez da azaldu nola neurtu duten sentsazio hori (esan beharra dago Udaltzaingoa eta Ertzaintza patruilatzen ibiltzen dira geltokian dagoeneko), bai, ordea, eskuineko alderdien jokaldi ohikoa dela delinkuentziarekiko beldurra sortzea (sarri migrazioarekin faltsuki lotuz), presentzia polizial handiagoa eta neurri sekuritarioak bultzatzeko.
Espazio Publikoko Sailak eskatu duen txostenaren arabera, Artolazabalek berak esan du «delituen maila ez dela kezkagarria» eta «hiria osoko datuak kontuan hartuta, baxuagoa dela». Hala ere, neurriak hartuko ditu Udalak, «pertzepzioa garrantzitsua dela» argudiatuta.
Literatura zientifiko zabala dago azken hamarkadetan frogatu duena bigilantzia, kontrol eta polizializazio neurriek ez dutela areagotzen segurtasun sentsazioa, kontrakoa baizik.
Gasteizko PPk hiriko erdigunean segurtasun falta sentitzen zela salatu zuenean Gasteizko Udalak handitu egin zuen Alde Zaharrean eta erdigunean patruilatzen duten polizien presentzia. Bestalde, iaz iragarri zuen Gasteizko Udalak bideozaintzako kamera inteligente berriak jartzeko asmoa. Ondoren, Gasteizko Segurtasuneko zinegotziak esan zuen hamazazpi kamera berri jarriko dituztela Alde Zaharrean eta Zabalgunean eta datozen urteetan 100 jarri nahi dituztela. Horietako 17 esleitu ditu udalak jada.
Deigarria da, bukatzeko, «etxerik gabeko pertsonen presentzia» izatea Gasteizko Udalak eskatutako txosten horretan azpimarratzen den puntuetako bat, geltokiko segurtasun faltaren sentsazioa justifikatzeko. Areago, Artolazabalen beraren hitzetan, kriminalitatea txikiagoa bada geltokian hiri osoan baino, pobreziaren kriminalizazioa baino ezin zaio deitu etxegabeen presentzia delituekin lotu nahi izateari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!