Gemma Orobengoaren erakusketarekin abiatu du 2019. urtea ARTgiak, emakume kirolarien lana ikusarazteko
Performance batekin aurkeztuko dute larunbatean erakusketa, eta emakumea, kirola eta artea izango ditu hizpide. Hilabeteak egin ditu Arrasateko argazkilariak Gasteizko Niksqueash taldearekin lanean.
Gemma Orobengoaren erakusketarekin abiatu du 2019. urtea ARTgia Sorgune Aretoak. larunbat honetan, performance batekin aurkeztuko dute emakumea, kirola eta artea hizpide dituen erakusketa.
Hilabeteak egin ditu Arrasateko argazkilariak Gasteizko Niksqueash taldearekin lanean. Kitxia argazkiak-en argazkilaria da Orobengoa eta haren hezkuntza kutsu artistiko baten inguruan egon dela narbarmendu du aurkezpen agerraldian: musika, antzerkia, margolaritza eta argazkilaritza uztartu ditu. Hainbat arlotan aritu den arren, gustukoena argazkilaritza izan da.
Familiako argazkilaritzan espezializatuta egon arren, NikSquash-ek sortutako proiektu honetan zen “Kilipo muralak eta artisautza”-ren eskutik. Orain aurkeztu duen erakusketaren helburua, emakume kirolariak ikusgai egitea da: «Emakumeak bagarelako eta bagaudelako mundu horretan, maila askotan; irol munduan bizi izan ditugun sentimenduak helarazi nahi izan dugu».
Erakusketa honetan, egindako lanaren argazki batzuk eskuratzeko aukera egongo da. «Nahiz eta hasierako proiektuaren helburua salmentan dagoen 2019ko egutegia egitea izan, ez genuen gehiago erakusteko aukera galdu nahi izan».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!