Gehiengo sindikalak Bastidan egindako elkarretaratzean salatu du azken lan heriotza
Elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Bastidako plazan astelehenean Urizaharran hildako abeltzainaren lan istripua salatzeko. Gutxienez 34 dira aurten lan istripuetan hildako beharginak.
66 urteko abeltzain bat hil zen ekainaren 1ean Urizaharrako lursail batean lanean ari zela traktorearekin istripu bat izan ostean. Abeltzaina traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu zen. Urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile hil dira lan istripuetan eta beste bi desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegian.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur, ekainak 4, Bastidako plazan «Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea!» lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!