Gaztexe Egunetik Gazte Egunera
Larunbatean antolatu zuen Urduñako Gazte Asanbladak “Gaztetxe Eguna”. Orain begirada udaberrian ospatuko duten Gazte Egunean dute jarrita. Data iragarri dute: martxoak 24.
Aiaraldea.eus bidez
Herriko gazte koadrilak saretzeko helburuarekin Gaztetxe Eguna antolatu zuten Urduñan larunbatean. Horretarako egitarau parte hartzaile bat osatu zuten herriko gazte desberdinak elkarlanean jarriz. Erantzuna oso positibotzat baloratu dute Gazte Asanbladako kideek
Goizetik hasita lagun asko batu ziren Urduñako kaleetan zehar eta bazkarian 70 gazte baino gehiago elkartu ziren. Arratsaldean “Oka” jolas erraldoia antolatu zuten Foru Plazan. Iluntzean, eskualdeko rap kontzertuek eta Akerbeltz erromeriak leporaino bete zuten Urudñako Gaztetxea.
Gaztetxea balioan jarriz
“Gaztetxe Eguna” baino hiru egun lehenago, urtarrilaren 17an, Urduñako lehenengo gaztetxearen eraisketak 11 urte bete zituen. Gaur egun Alondegia kokatzen den lekuan zegoen orduan gaztetxea. Desalojoaren ondorioz lokal autegestionatu baten bila abiarazi behar izan zuten bidean alea jarri duten gazte guztiei eskerrak emateko ere baliatu nahi izan zuten urtarrilaren 20ko eguna.
2012an zabaldu zituen ateak Urduñako Gaztetxe berriak eta ordutik hamaika ekintza antolatu dituzte bertan autogestioa ardatz.
20 urte autogestioan sakontzen
Lokal autogestionatu baten aldeko borroka gora-beheratsuan Urduñako Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu aurten. Asanbladako kideek ilusio handiz heldu diote hogeigarren urteurrenari eta “20 urtez argira izar gazteen distira” lelopean martxoaren 24an antolatuko duten Gazte Egunean ospatuko dute.
Abenduan hasi ziren urteurrenari begira antolatzen, “ez dugu urteurrena egun bakar batera mugatu nahi, urte osoko egitaraua atera nahi dugu aurrera”. Bide horretan hainbat asanblada eta bilera ireki deitu dituzte herriko gazte eta eragileekin. Abenduko bertso-saioa edota “Gaztetxe Eguna” egitarau horren isla dira.
Martxoaren 24ko Gazte Eguna berezia izatea nahi dute ordea. Indar handiak jarriko dituzte egun horretan eta Urduñako zien Aiaraldeko gazteria guztiari luztau diote bertaratzeko gonbitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!