Gaztetxea zabalik nahi duela ozen aldarrikatu du Gasteizko Herri Mugimenduak
Gaztetxearen defentsa irmoa egin du Gasteizko Herri Mugimenduak, 50 eragile baino gehiago elkartu dituen agerraldian. Gogor salatu dute urriaren hasieran udaltzaingoak gune autogestionatua itxi izana.
Gasteizko Herri Mugimenduko 50 eragile sozial, politiko eta sindikal baino gehiago elkartu dira Gaztetxearen defentsan Plaza Berrian egindako agerraldian. Urriaren hasieran sartu zen udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxera, arrazoi sanitarioen aitzakiapean, gune autogestionatua itxi eta bertan bilera desberdinetan bilduta zeuden 30 lagunak identifikatu eta isunekin mehatxatzera.
Gorka Urtaran alkateari zuzendu zaio Gasteizko Herri Mugimendua. Gaztetxea ixteko «ustezko arrazoi sanitarioen» atzean bultzada politikoa dagoela salatu dute: «Kontrolpean ez dagoen oro debekatu eta arautzearen bultzada». Gaztetxean arduraz jokatu dela argi utzi dute, eta arduraz jokatuz, zabalik jarraitzea nahi dutela azpimarratu ere.
Muinoko etxea, guztion etxea
«Gaztetxea guztion etxea» dela defendatu dute: sortzaileena, herri mugimenduarena edota euskaraz bizi eta ikasi nahi dutenena. Gaztetxeak dagoeneko zabalik daramatzan 32 urteak aldarrikatu dituzte, Alde Zaharreko bizilagunekin batera elkarbizitzan: «inork ez luke imajinatuko Gasteizko Alde Zaharra Gaztetxerik gabe jada».
«Gaztetxea ez da negozio bat»
Covid-19ak sortutako osasun larrialdian lehentasuna duten jarduerak «errentagarritasun ekonomikoaren arabera neurtu direla» eta Gaztetxea logika horretatik kanpo kokatzen dela azaldu du Gasteizko Herri Mugimenduak: «Muinoko etxea ez da negozio bat, ezta enpresa bat ere, ez da balioaren menpe bizi baloreetan oinarritzen da».
Gogor kritikatu dute ere instituzio publikoek gizarte zerbitzuak, lehen mailako arreta edota hezkuntza bezalako esparruak lehentasunetatik kanpo kokatu izana.
Espazio autogestionatuen defentsa
Udalaren eta bestelako erakundeen kudeaketatik kanpo dauden espazio eta ekimenen defentsa irmoa egin dute agerraldira bertaratutakoek, eta proiektu guzti horien zilegitasuna aldarrikatu dute. Horien artean Talka eta Errekaleor ekarri dituzte gogora azken hilabeteetan Gorka Urtaranen gobernuaren jo puntuan izan diren proiektu bi.
Hain zuzen, konfinamendu betean baimendu zuen Udaletxeak Talka proiektu-espazio feministaren desalojoa eta duela bi aste Errekaleorrek antolatu behar zituen zenbait hitzaldi debekatu zituen.
Gaztetxea zabalik
Gaztetxea zabalik behar duela ozen defendatu du Gasteizko Herri Mugimenduak eta espazioa kudeatzen duen asanbladaren alde jo du: «Gasteizko gazteak, axolagabe aurkezten dizkiguzuen horiek, zeuek infantilizatu nahi dituzue, gaitasunez hustu baina hauek dira justuki antolatu eta ekiteko espazio bat eskaintzen digutenak».
Gaztetxeko ateak «elkartasunari, protestari, sormenari, Gasteiz aldarrikatzaileari eta ardura sozialari» zabalik jarraitu behar duela defendatu dute.
Herri mugimenduko 50 eragiletik gora
Gasteizko Herri Mugimenduaren babes oso zabala jaso du Gaztetxeak gaurko agerraldian, 50 eragile sozial politiko eta sindikal baino gehaigo batu dira agerraldira.
Hau da eragileen zerrenda:
- AA.VV. GASTEIZ TXIKI
- Basartea Ramon Bajoko guraso elkartea (AMPA)
- Martxoak 3 elkartea
- Arabako Pentsionistak Lanean
- Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
- Bionekazaritza
- SETEM Hego Haizea
- Lumagorri
- Txapa Ahotsa
- Salhaketa
- Errekaleor Bizirik
- Talka
- Gasteizko Bilgune Feminista
- Sorginenea- Gasteizko Emakumeen Etxea
- E-28 -J koordinadora
- Sumendi espazioa
- ADI! ustelkeriaren aurkako elkartea
- Salburua auzo elkartea
- Asoc.Amigos y Amigas de la RASD de Álava
- Gasteizko Senideak
- Iraultza 1921
- Hala Bedi
- ERNAI GASTEIZ
- Sare Gasteiz
- STEILAS sindikatua
- LAB sindikatua
- ESK Sindikatua
- ELA Sindikatua
- CNT Sindikatua
- Orbain Kultur Elkartea
- Pez Limbo
- Berriztu!
- Asociación Colectivo Latinoamericano de Refugiadxs BACHUE
- Sala Baratza Aretoa
- Presoen lagunak
- Askapena
- Kutxiko Katuak
- Sare Antifaxista
- Gasteizko BDZ taldea
- Jare Dantza Taldea
- Kutxiko Txoko Txikitxutik (KTT)
- Ikama
- Zapateneo
- Judimendiko Gazte Asanblada
- Gazte Karpa
- Gasteizkoak talde antimilitarista
- Zazpigarren Alaba Auzo Elkartea
- Detritus Teatro
- Arabako SEADen Lagunen Elkartea
- Woman Defend Rojava Gasteiz
- Negeak
- AHTrik EZ Araba
- Kolectivo Monstrenko
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!