Urduñako Gaztetxe Eguna egingo dute, asanbladaren XX. urteurrenari hasiera emateko
Urduñako Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu. Gaztetxe Eguna izango da urtemugako lehen ekimena.
Aiaraldea.eus bidez
Urduñako Gazte Asanbladak bi hamarkada eman ditu, oraingoz, auzolanean. Oharrean adierazi dutenez, «20 urtez argira izar gazteen distira» izango da urteurrena ospatzeko baliatuko duten leloa.
Aurreneko ekintza ere iragarri dute: Gaztetxe Eguna. «Ohar honen bitartez, urtarrilaren 20an antolatuko dugun festan aktiboki parte hartzeko gonbita egiten dizuegu», adierazi dute.
Aldaketarekin dator, ordea, aurtengoa: «Aurreko urteetan koadrilen arteko egun bat prestatzea proposatu izan da, baina Gazte Asanbladak 20 urte beteko dituenez, Gaztetxe Eguna koadrilen artean antolatzea erabaki dugu».
Egun osoko egitaraua
Ohi bezala, egun osoko egitaraua dute buruan. Bazkalostean koadrilen arteko jolasak izango dira nagusi; oka jokoa zehazki. Horretarako 5 laguneko taldeak osatuko dituzte. «Helburua Okaren amaierara iristea izango da, hainbat froga gaindituz. Koadrila bakoitzak 3 jolas pentsatzea proposatu dugu, jende gehiagok parte hartu dezan», erantsi dute. Ekarpenak erakargarriak izateko irudimenarekin jolasteko deia zabaldu dute.
Koadrilen arteko bazkaria ere prestatuko dute. Atzotik dago apuntatzeko aukera Lupardika eta Mugalde tabernetan. Jarduera gertutik ezagutu nahi dutenei igandean, urtarrilaren 14ean 17:00etan gaztetxean egingo duten bilerara joateko parada mahaigaineratu diete.
2012an zabaldu zuten egungo gaztetxea, hainbat obra egin ostean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!