GAZTEOK NON? Etxebizitzarako eta gazte emantzipaziorako proposamen bat aurkeztu du gaur ERNAI antolakundeak
Gasteizko Legebiltzarraren atarian bildu dira gaur, "gazteok pairatzen ari garen errealitate bat mahaigaineratzeko: etxebizitzarako eta emantzipaziorako ezintasuna, alegia."
Gazte antolakundeak Espainiako Gobernuak alokairuaren arautzean atzera egiteak, 23 urteko etxegabe bat Bilbon hil zela, Hego Euskal Herriko emantzipaziorako bataz besteko adina 30 urte inguru izatea eta 2019an Euskal Herrian eman ziren 1.372 etxegabetxeak salatu dituzte besteak beste.
Errealitate honi erantzun bat emateko nahian, etxebizitza eta emantzipazioari buruz duten ulerkera konpartitzeaz gain, hainbat aldarrikapen eta proposamen zehatzak mahaigainean jarri nahi izan dituzte.
Zehazki, bat da mahaigainean jarri nahi izan duten neurria => alokairuaren arautzea. Norabide horretan, Euskal Herriko erakunde administratiboetako gobernu ezberdinei etxebizitzaren problematikari erantzuna eman diezaiotela exijitu dute.
Adierazi dutenez, «etxebizitza eskubidearen eta gazteon emantzipazioaren aldeko borrokak ertz asko dituela jakitun izanda», antolakundearen iritziz, «alokairuaren arautzea gaur gaurkoz garrantzia bereziko auzietako bat da. Hori baita momentu honetan urgentziazko egoerari erantzuteko aukerarik egokiena eta ezinbestean eman beharreko pausua.»
Bukatzeko herri mugimenduekin batera egingo dutela lan helarazi dute «eragile sozial ezberdinen arteko sinergiek eramango gaituzte etxebizitza eskubide bilakatzera».
Aurkeztutako txostena: https://issuu.com/
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!