Gazteentzako enplegu duinaren alde mobilizatu dira LAB eta Ernai Gasteizen
"Krisiaren faktura aberatsen kontura! Gazteok lan duina, bizi duina!" lemapean mobilizazioa burutu dute gaur LAB sindikatuak eta Ernai Gazte Antolakundeak Lanbideren egoitzaren aurrean. Urtebetean gazteen langabezia tasa %78 igo da.
Langabeziak gora egin du berriro ere azken hilabetean Hego Euskal Herrian, langabeziaren zifra ofiziala 184.912 langabetura igoz. Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteetan sartuta dauden lagunak, ordea, 87.143 dira. Datu guzti hauen artean gazteria da kolektiborik zigortuena: ekainea amaieran soilik 2.268 gazte gehiago zeuden langabezian aurreko hilabetean baino.
Urtebete atzera eginda ere gazteriaren langabezia datuek ez dute joera onik erakusten. Urte bateko tartean langabezia %30,5 igo da Hegoaldean, baina 25 urtetik beherako gazteen artean langabezia datua %78 baino gehiago hazi da.
Egoera honi erantzuteko, LAB sindikatuak eta ERNAI Gazte Antolakundeak, mobilizazioa egin dute Lanbidek Gasteizko Jose Atxotegi kalean duen egoitzaren aurrean. «Krisiaren faktura aberatsen kontura! Gazteok lan duina, bizi duina!» Langileriak eta bereziki gazteak pairatzen ari diren egoera salatu nahi izan dute: «Osasun-krisiak ekonomian izan dituen ondorioak, behin-behinekotasun-tasa handia eta enplegu prekarioaren hauskortasuna koktel gogor bihurtu dira, eta gogor eragin diote enpleguari».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!