Gazteak larrialdi egoeran daudela salatu dute
Gizarteak bizi duen egoera larria iraultzeko formulak eraldaketa soziala eta burujabetza direla aldarrikatu du Ernai Gazte Antolakundeak, ostiralean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan burutu dituen mobilizazioetan. Gasteizen ere dozenaka lagun bildu dira.
Ernai gazte erakundeak deituta Gasteizko kaleetan lagun ugari bildu zen atzoko egunez, azken hilabeteetan langileriaren eta, batez ere, gazteriaren prekarizazio prozesua azeleratu egin dela salatzeko. «Kapitalak, Covid19-aren osasun krisialdia baliatu du gazteon bizi baldintzetan atzera urratsak emateko» adierazi dute eta era berean «horren aurretik zetorren krisi sozial, ekonomiko eta ekologikoa ikusarazi zein azkartu» dutela ere gehitu dute.
Gainera, gazte erakundetik adierazi dute funtsezkoa dela «larrialdi egoeraren aurrean neurriak hartzea, alternatiba bat eraikitzen hasteko, gazteon ezinegon eta prekarizazio prozesu estrukturalei erantzuna emanez». Amaitzeko, «antolakuntza eta borroken artikulazioa ezinbestekoa» dela aldarrikatu dute eta «datorrenaren aurrean antolatu eta kapitalaren ofentsibaren aurrean elkarrekin ekiteko prestatzea dagokigu, oraina gurea delako eta esku artean daukagulako» gehituz.
Bizitzak erdigunean jartzeko, herri burujabe sozialista eta feminista eraikitzeko, antolakuntza!
😡Gazteok #Larrialdian pic.twitter.com/B5coYd76GG
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
Manifestazio amaieran, Legebiltzarrera eraman dituzte aldarriak. Bertan, gogor oldartu da Ertzaintza manifestarien aurka. Hainbat izan dira kolpatuak, eta gazte bat eraman dute atxilo. Ospitalean artatu behar izan dute. Euskal Herrian 8 izan dira atxilotutako gazteak.
‼️‼️ Zipaioek @ernaigazte-ko mobilizazioaren ostean gazteen aurka kargatu egin dute!
Utzi bakean euskal gazteria!#M7 #Larrialdian pic.twitter.com/qk77D3wblA
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) May 7, 2021
Gaur, larunbata, manifestazioa deitu du Ernai Gazte Antolakundeak gazteen aurkako kriminalizazio eta biolentzia salatzeko: «Larrialdi egoeran gaude, eta zipaioen biolentziak areagotzen du». 20.00etan abiatuko da mobilizazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.
🚨Gazteok larrialdi egoeran gaude, eta atzoko zipaioen biolentziak hau areagotu besterik ez du egiten.
Gaur ere kaleak hartuko ditugu atzoko bortizkeria salatu eta gure aldarriak entzun ditzaten
📌Gasteiz|20:00|Andra Mari Zuriaren plazan
📌Bilbo|19:30|Moyua plazan#Larrialdian pic.twitter.com/70O4cGmiJ0— Ernai (@ernaigazte) May 8, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!