Gazte langileen emantzipatzeko ezintasuna salatu du GKSk Gasteizen
Manifestazio handia egin zuten atzo, larunbata, Gasteizen, gazte langileen emantzipatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Gazte Koordinadora Sozialistak deitu zuen mobilizazioa, Emantzipazio ezintasunaren aurka borrokatu! Enpresariak eta politikariak errudun! lelopean.
Arratsaldeko 18.00etan Bilbo plazatik atera eta Aihotz Plazara arte Gasteizko erdialdeko kaleak bete zituzten gazteek. Amaierako hitzartzean, GKSko kideek azaldu zuten etxebizitzarako sarbidea gero eta zailagoa dela, «higiezinen agentziak, enpresa eraikitzaileak, inbertsio- eta putre-funtsak, banketxeak eta abar» gero eta gehiago aberasten diren bitartean.
Gazteen emantzipatzeko ezintasunaren errudun diren horiei «aurre egin eta boterea kendu» beharra aldarrikatu zuten. Horretarako, «politikari profesionalek behin eta berriz saltzen dizkiguten promesa faltsuekin haustea eta gure kabuz borroka egitea beharrezkoa» dela azaldu zuten gazteek: «ezin gara politikariei eskakizunak egitera mugatu; kontrara, ahalik eta gazte gehienen kontzientzia politikoa piztu eta etxebizitza unibertsalaren aldeko indarrak batu behar ditugu».
Kalitatezko etxebizitza unibertsala bermatzeko baldintzak badaudela baieztatu zuten, eta hala ere etxebizitzak negoziorako bitarteko izaten jarraitzen duela salatu, «enpresarien eskuetan, politikari profesionalen laguntzarekin».
Bukaeran Gazte Koordinadora Sozialistak aldarrikatu zuen beharrezkoa dela indarrak batzea doako etxebizitza unibertsalaren aldeko borrokan» eta hori guztia «langileon Estatu Sozialistaren borrokarekin uztartu» behar dela.
📸📹 Gasteizen mobilizatzera deitu du gaur @GKSozialista|k, gazte langileak emantzipatzeko eskubidearen alde.
Bilbo Plazatik irten da jada manifestazioa, 'Enpresariak eta politikariak errudun. Emantzipatzeko ezintasunaren aurka borrokatu!' lelopean. pic.twitter.com/ftcvmfQ55k
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) March 30, 2024
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!