«Gazte izate hutsagatik sartu nahi gaituzte espetxera»
Eleak Mugimenduak gazteriaren kriminalizazioaren baitan kokatzen ditu gertakariak. Bi gazte gasteiztarri 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra -bakoitzari- eskatzen diete; horretaz gain, 5.000 €-ko fiantza eta 3.581€-ko isuna, kalte ordain gisa.
Hala Bedin aurreratu genuenez, bi gasteiztar, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an epailearen aurretik pasatzera deituta daude biak.
Eleak Mugimenduak, «gazteriaren kriminalizazioaren baitan» kokatzen du gertakaria. «Gau hartan, gazte izate hutsagatik atxilotu zituzten, momentu horretan bertatik pasa zitekeen edozein gazteri gerta zitzaiokelako», salatu dute. Modu berean, Eleak-ek «babes osoa» adierazi die bi auziperatuei eta salaketa kanpaina bat jarriko dute martxan, besteak beste, kanpaina informatibo bat abiatuz eta abokatuekin «auto judizial ezberdinek biltzen dituzten gehiegikeriak aztertuz».
Eskaerak
Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko lizatekeenak kinka larrian jar ditzake orain bi gazteak: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko isuna eskatzen diete, 5.000€-ko fiantzarekin batera -fiantzaren kopuru hau kendu diete jada-.
Zer gertatu zen 2016ko ekainaren 12an?
Bi gazteek, atxilotu zituzte gauean zer gertatu zen azaldu dute. Hemen testigantza osorik.
2016ko ekainaren 12ko goizaldean, gu, Xabi eta Ander, Txagorritxuko jaietako txosnagunean aurkitzen ginen, Gazalbideko parkinean kokatzen dena. Behin txosnak eta txosnagunea bera itxita, Errota auzoko Jimmy Jazz aretora joatea erabaki genuen, bertara hurbiltzeko Xabiren motorra hartu genuelarik. Behin bidean geundela, Badaia kalean hain zuzen ere, Ertzaintzaren bi patrulla ikusi genituen eta motorra espaloian gelditu genuen. Momentu horretan, Ertzainak guregana zuzenean etorri ziren eta modu bortitzean lurrera bota gintuzten. Hasiera batean, asko harritu gintuzten bortizkeri eta oldarkortasun horiek.
Gerora enteratu ginen edukiontzi batzuk erretzeagatik susmagarriak ginela. Paretaren kontra izan gintuzten denbora luze batez (ordu bat inguru), beraien oldarkotasunarekin jarraituz: galderak, oihuak, kolperen bat, besoa bizkarrean gogortasunez helduz… Honetaz aparte, hartz markak ere “hartu” zizkiguten (inolako baimenik eskatu gabe). Azkenik, “ustezko” lekuko bat ekarri zuten Ertzainek (ustezko diogu ez baikenuen bera ikusteko aukerarik izan, “identifikazioa” patrulla kotxe batetik egin omen baitzuen) eta honen testigantza eta gero, Lakuako komisaldegira atxilotuta eraman gintuzten.
Bertan, ziega ezberdinetan eduki gintuzten eta bi edo hiru aldiz atera gintuzten (bakoitza bere aldetik, batera egon gabe) ofiziozko abokatuarekin egoteko, berriz ere hartz-markak hartzeko eta argazkiak ateratzeko. Eguerdiko ordu biak aldera ateratzen utzi ziguten.
Irailean, epaitegian bertaratzeko zitazioa jaso genuen “kalteak” delituaren ustezko erantzule gisa. Bertan epailearen aurrean deklaratu genuen, epailearen zein gure abokatuaren galderei erantzunez. Momentu oro epaileak adierazitako jarrera ezezkorra aipatu nahi dugu. Honekin batera, gau horretan gurekin egon ziren pertsonei deklaratzeko eskatu genien. Nabarmentzekoa da guk deitutako testiguakdeklaratzera joan zirenean hauetako batek ez zuela deklaratzeko aukerarik izan epailea agertu ez zelako.
Urriaren amaieran berriz ere epaitegian bertaratzeko beste zitazio bat jaso genuen, oraingo honetan “ezagutze- gurpil” (rueda de reconocimiento) batean parte hartzeko. Honetan, lekukoa ez zen inor identifikatzeko gai izan. Aipatu beharra daukagu ere bizkarrez identifikatzeko saiakera ere egin zutela. Hau da pertsona bat ezagutzeko proba batean bizkarrez egindako ariketa batean oinarritzen da testigoaren hitza.
Honen guztiarekin eta epaitegian burututako diligentziak eta gero, urte honetako martxoan gure kasua ahozko epaiketa bidez ebatziko zela kominikatu ziguten ondorengo eskaera fiskalarekin: 4 urte eta 6 hilabete kartzela zigorra eta 3581,65 euroko isuna (Gasteizko udaletxeari ordaindu beharreko kalte-ordain gisa) eta 9.000 euroko erantzunkizun zibila. Honekin batera, 5000 euroko fidantza bat eskatu ziguten, gure izenean zeuden kontu korrenteak izoztu eta gerora bertan genuen diru guztia kendu zigutelarik, honek eragiten duen egoera prekario eta larria bermatuz.
Epaiketaren data datorren azaroaren 13an izango da Gasteizko epaitegian. Momentu honetan gure defentsak eskatutako bi proba objetibo (inguruko segurtasun kamerak eta telefono mugikorren lokalizazioa) aurkezten saiatu gara, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!