Azaroaren 18an ospatuko dituzte Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketak
Oihaneder Euskararren Etxean hasiko dira jardunaldiak, Gasteizko gune ezberdinetan jarraituz egitarauarekin. «Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko», adierazi dute.
«Arabako sukaldeetan mugimendua dabil. Irrintziak datoz leihotik kanpora, lapikoen kolpeak entzuten dira urrunetik, labanak zorrozten ari dira… Arabako sukaldeetan bada mugimendua, bada zer kolpatu, bada zer zorroztu. Badugu zer borrokatu».
Arabako gazte euskaltzaleek hitzordu berri bat dute azaroaren 18an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxetik hasita. Aurreko ikasturtean sortutako loturei jarraikortasuna emango diete Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa hauekin: Arabar Errioxatik Gorbeialdeara, Aiaraldeatik Lautadara, Añatik Trebiñura, Mendialdeatik Gasteizera…
Iaz hasi zen ezkututik argirako bidea: Araban euskararen alde lanean ari garen gazteak lehenengo topaketa batean elkartu ziren. «Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko», adierazi dute.
Saretzeak bere fruituak eman ditu eta beste topaketa batzuk egiteko gaitasuna dute gazteek: «Erronka handiak ditugu Araban, tokian tokiko berezitasunekin, horregatik ikusten dugu hain garrantzitsua elkar aberastea, erantzun molde eta ereduak partekatzearen bidez».
Egitarauari dagokionez, goizean Oihaneder Euskararen Etxean dinamika desberdinak egongo dira, euskararen aldeko borroka indartzeko xedearekin. Eguerdian indar erakusketa bat horretarako argazki masibo bat baliatuz. Judimendi auzoko Sumendi espazio okupatuan bazkaldu ostean, artista ezberdinek arratsaldea girotuko dute: Ane Gebararen eskutik bakarrizketa, Orbanak taldearen kontzertua…
Bazkarian izena emateko watxapa idatzi behar da (650 266 744 zenbakia) eta apuntatzeko azken eguna azaroaren 13a izango da.
Egitaraua osorik
I. Topaketen laburpen bideoa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!