Gazte egunak, hamar
Hamargarren gazte eguna ospatu da Otxandion
Larunbatean ospatu zen Otxandioko X. Gazte Eguna, eta hona ekarri dizkizuegu egunak utzitakoak.
Gazte Asanbladako kideek egunaren balorazio positiboa egin dute; “hurreratu zirenei eskerrak” eman nahi izan dizkiete.
Hamar urte igaro dira Gazte Asanbladak lehenengo Gazte Eguna antolatu zuenetik, eta Asanbladako kideek azaltzen dutenez, urteko egunik garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du. Aurten, hainbat aldaketa egin dituzte egitarauan.
Egitaraua, aldaketen isla
Hala ere, egitaraua ez da Asanbladan azken urteetan aldatu den bakarra. Atzera begiratzen badugu, lehenengo Gazte Eguna 2009. urtean sortu zen arren, Asanbladaren hazia askoz lehenago hasi zen ernaltzen; zehazki 1995. urtean, garai horretan hasi zelako jaiotzen.
Hainbat gazte ez zeuden gustura bertako egoerarekin, gazte bakoitza bere koadrilan eta koadrila bakoitza bere airera ibiltzen baitzen tabernetan. Hau horrela, beste alternatiba bat aurkitu behar zala ikusi zuten, herriko gazte guztien artean harremanak sendotzeko helburuarekin.
Hasiera batean asmo xume batean geldituko zela zirudien arren, laster hasi ziren gaztean lanean: jaiak antolatzen herriari bizitasuna emateko, ekintza kulturalak aurrera eramanez, hitzaldiak burutuz, zein leku ezberdinetara irteerak eginez.
«Gainera lan egiteko gogoa handia zenez gazte mugimendua aurrera joan zen, asanbladak herriko leku ezberdinetan eginez», azaltzen dute asanbladako blogean.
Laster jabetu ziren espazio baten beharraz, eta hasiera batean udaletxearekin akordio batera heldu arren, hau atzera bota zen azken momentuan; beraz, okupazioaren bidea hartu zuten gaztetxeko kideek. Hau posible izan zen garai hartan gaztetxeko kideen irmotasunari eta gazteen konpromezuari esker.
Gaur egun, ordea, ez dira gazte asko asanbladan dabiltzanak. «Asanbladan gogotsu gabiltzan arren, gazte gehiagoren falta somatzen dugu, eta ateak zabaltzen dizkiogu asanbladan parte hartu nahi duen edonori«, diote gazte asanbladakoek.
Azken urteetan izan den belaunaldi aldaketaren ondorioz, aisialdira bideratu dituzte gehienbat gaztetxeko ekintzak, baina azken urteetan aisialditik haratago joateko apustua egin dute.
«Gaztetxea herriko errealitatea aldatzeko bidean, kontzientzia politikoa eraikitzeko tresna moduraikusten dugu- azaltzen dute- azken urtean burutu dugun hausnarketa prozesu baten ondoren, ohartu gara Gaztetxea edukiz hustutako aisialdi batekin betetzeaz haratago, praktika politiko bat garatzeko, hausnarketarako eta aldaketarako espazio bat izan behar dela».
Asanbladaren beste erronketako bat, Gaztetxea soilik gazteentzako espazio bezala ulertzeko ideia hori gainditzea da: «Gaztetxea komunitate oso baten elkargune bezala ikustea nahi dugu, ez gazte batzuen aisialdirako leku huts bezala».
Hemen argazkiak ikusgai:
Argazkiak: Xixili Bengoetxea
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!