«Gazte boterea eta gazte antolakuntza dira gure armarik onenak Judimendin» JGA
Judimendiko Gazte Asanbladak 25 urte betetzen ditu aurten. Balio eraldatzaileak aldarrikatzeko, gazteon neurrira egongo den auzoa eraikitzen jaraitzeko eta Asanbladatik igaro diren 150 gazteei eskerrak emateko maiatzaren 4an urteurrena ospatuko dute auzoko gazteek.
25 urte pasa dira auzoko hainbat gaztek orduko Gazte Komisiotik haratago joatea eta Judimendiko Gazte Asanblada sortzea erabaki zutenetik. Garai hartako testuinguru sozio-politikoari aurre egin eta dinamika ezberdinak aurrera eramatea lortu zuten, auzoko gazteriari ahotsa emateko eta politizatzeko asmotan, besteak beste.
Urteak aurrera joan ahala, indarrak irabazten joan ziren eta ekimen garrantzitsuak aurrera ateratzea lortu zuten. Horien adibide dira gazteon etxebizitza eskubidea aldarrikatu zuen Judimendin bizi! dinamika eta Gaztetxearen okupazioa.
«Ibilbidea ez da erraza izan, eta gazte horien borroka gaur egun bizirik jarraitzea ez da kasualitate hutsa» , adierazi dtenez inkonformismotik eta kritikotasunetik auzoko egoera eraldatzea, gazte problematikak sozializatzea eta bizitza duinen alde borrokatzea beti izan dira Judimendiko Gazte Asanbladaren helburuak.
Hori dela eta, 25 urte hauetan zehar egindako lana aldarrikatzeko eta Asanbladatik igaro diren 150 gazteei eskerrak emateko maiatzaren 4an Judimendiko Gazte Asanbaldaren urteurrena ospatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!