Gaza eta Zulueta, Orbainen maiatzeko dokumental zikloan
Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin. through Alea.eus
Orbain kultur elkarteak, beste hilabete batez, Doku-Mental zikloa eskainiko du maiatzean. Gazako genozidioa, Julian Zulueta esklabistaren historia eta emakumeen gorputzen tratamendua zineman izango dira gaiak dokumentaletan, eta hileko rock and roll eskaintza ez da faltako El Pintalabiosen eskutik.
Maiatzaren 7an, Genozidioa Gazan izenburupean, hiru dokumental labur eskainiko dituzte, 19:00etan. Carlos Bover Martinez eta Julio Perez del Campok zuzendutako Gaza; Armelle Loiseauk eta Agnes Varraine-Lecak zuzendutako Gaza, jóvenes bajo la ocupación; eta Carlos D’Ursiren Yala. Arabako BDZko Esther Muñoz kideak gidatuko du dokumentalen osteko solasaldia. Gainera, Gorka Hierrok Palestinaren alde egindako zurezko eskultura bat zozketatuko dute.
Maiatzaren 14an, berriz, Angel Katarainek zuzendutako Zulueta, Azúcar Moreno dokumentala ikusi ahal izango dute Navarro Villosladako aretora batzen direnek. Ondorengo solasaldian Gladys Giraldok eta Tony Cuhnak parte hartuko dute, Contrapunto taldeko kideak biak.
Maiatzaren 21ean, Nina Menkesen Manipulación: sexo, cámara y poder ikusi ahal izango da; oraindik ez dute zehaztu dokumentalaren osteko solasaldia nork gidatuko duen. Eta maiatzaren 28an, Jose Luis Blanco eta Fernando Lopez de Heredia Hala Bedi irratsaioko El Pintalabios saioko aurkezleek gomendatutako dokumentala eskainiko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!