Gaur hasiko dira Tattoo Circus topaketak Errekaleorren
Kartzelen aurkako elkartasun topaketa da Tattoo Circus, borroka antikartzelarioa tatuaiarekin kulturarekin uztartzen duena. 2007an sortu zen Erroman, kartzelen aurkako mugimenduan lanean ari ziren kolektibo sorta baten ezinegon eta hausnarketa konpartituetatik. Espazio okupatuetan ari ziren, presoekin elkartasuna antolatzen bakoitza bere kasa, eta topaketa bat egiteko ideia sortu zen halako batean.
Euskal Herrian 2012an egin zen lehen Tattoo Circusa, eta hainbat egin dira ordutik Añorgan, Bergaran zein Bilboko Karmelan, batzuk aipatzearren. Aurten, lehenbizikoz Errekaleor auzo askeak hartuko du topaketa. Ohi bezala, askotariko ekimenak, eztabaidak, ideiak eta kulturak elkartuko dira tatuaia, body modification, kabaret, hitzaldi, zinema proiekzio, kontzertu zein liburu aurkezpen artean.
Gaur, ekainaren 17an, hasiko da topaketa eta hiru egunez egongo da martxan. Tatto Circusek ateratako etekin ekonomikoa presoen aldeko eta espetxeen aurkako mugimenduek jasoko dute.
Egunero izango dira tatuajeak, piercingak, masajeak, ileapaindegia, shibari tailerra eta suspensing zerbitzuak. Besteak beste, aurten, Zigor Olabarria Gasteiztarrak Txori Urdinak liburua aurkeztuko du. Santi Cobos FIES presoaren bizitza eta hausnarketak jasotzen ditu liburuak. Ekaitz Samaniego euskal preso politiko ohiak ere parte hartuko du aurkezpenean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!