Gastu militarrak gizarte-beharrizanetarako bideratzea eskatu zuten atzo Andra Mari Zuriaren Plazan
Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, maiatzak 24, eta zenbait talde feministek eta antimilitaristek elkarretaratzea egin zuten Andra Mari Zuriaren Plazan.
«Emakumeek gerraren aurka egindako borroka eta lorpenak eta gerrei aurre egiten jarraitzen duten milaka emakumeren lana» gogora ekarriko zituzten atzo, maiatzak 24an, Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko egunean. Emakumeok Gerraren Aurka taldeak eta Armiarma Talde Feminista Antimilitaristak elkarretaratzea egin zuten 12:30etan Andra Mari Zuriaren Plazan. Sorginenea, ONEKA eta Bilgune Feminista ere deialdira batu dira.
Covid-19ak sortutako osasun krisiak «gizarte-eredua birpentsatzeko premia atzeraezina» agerian utzi duela azaldu dute ekimenaren deitzaileek: «Botereak egoerari heltzeko moduak gizartearen militarizazioren arriskuaz ohartarazi gaitu, kaleetan eta komunikabideetan presentzia militarraren areagotzea ikusita». Ejerzitoak «konponbidearen parte direla sinestarazi nahi izana» gogor salatu dute.
Gaur egungo testuinguruan nagusitzen ari diren «militarizazioak, beldurrak, baliabide faltak eta murrizketek» gogor kolpatzen dituzte kolektibo behartsuenen, emakumeen eta gerratik ihes egin duten pertsonen bizitzak. Horren aurrean «gizartea desmilitarizatzeko deia» egin dute, gastu militarrak kenduz eta zebitzu publikoetan eta pertsonen ongizatean inbertituz. Ekimenaren deitzaileek ere premiazkotzat jo dute Euskal Herrian pisu handiaduen armagintza industria erabilera zibilerako ekoizpen bihurtzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!