Gasteiztik ere elkartasuna Auzitegi Gorenera
ANC-k deituta eta Gure Esku Dago-k sustatuta, dozenaka lagun bildu dira Gasteizen Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaiketa hasi den egunean. Independentistak Sareak, besteak beste, bat egin du deialdiarekin.
ANC-k deituta eta Gure Esku Dago-k sustatuta, dozenaka lagun bildu dira astearte arratsaldean Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan Kataluniako buruzagi politikoei elkartasuna adierazteko eta Madrilen kokatuta dagoen Auzitegi Gorenean hasi den epaiketa politikoa salatzeko.
ANC Biltzar Nazional Katalanak Europako 20 hiri ezberdinetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ditu otsailaren 12an, tartean, Arabako hiriburuan. Besteak beste, Berlinen, Parisen, Londres, Bruselan, Edinburgon eta Kopenhagen ere milaka lagun atera dira kaleetara.
Zuian eta Zigoitian ere elkarreteratzeak egin dituzte, Gure Esku Dago-k deituta.
Arratsaldeko mobilizazioen aurretik, Kataluniako auzipetu independentistei elkartasuna adierazteko, Madrilen bertan ere egon dira hainbat euskal ordezkari gaur. ANCk egindako elkarretaratzean izan dira, esaterako, Gure Esku Dago-ko kideak, pankarta batekin. Ez zarete inoiz bakarrik ibiliko, zuekin gaude. Euskal Herria beti Kataluniarekin irakur zitekeen han.
Epaiketaren egunean, Indepedendentistak Sareak ere bat egin du deialdi horiekin. Hauen ustez, Kataluniako prozesu independentistaren aurrean «Espainiako Estatuak era guztiz antidemokratikoan jokatu du lehen momentutik, eta 1978ko Erregimenak bere aurpegi errepresiborik bortitzena erakutsi du 2017ko udazkenetik hona. Denon artean lortu behar dugu egoera irauli eta epaiketa honetan Espainiako Estatu autoritario eta antidemokratikoa bera izatea epaitua».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!