Gasteizko Zentro Sozialista desalojo arriskuan
Laboral Kutxak Gasteizko Zentro Sozialista desalojatu nahi duela salatu dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Erraki sareak, eta espazioa defendatzeko manifestazioa deitu dute irailaren 12rako.
Argazkia: Gasteizko Kontseilu Sozialista
Gaur, abuztuak 31, prentsaurrekoa egin dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Errakiko kideek Gasteizko Zentro Sozialista desalojo arriskuan dela jakinarazteko eta irailaren 12ko manifestaziora batzeko dei egin dute.
Monseñor Estenaga kaleko espazioa DIA supermerkatua izan zen aurretik eta bost urte eman ditu hutsik, azken hilabeteetan mugimendu sozialistako kideek eraberritu eta erabili duten arte. Duela gutxi Laboral Kutxarena izatera igaro da legez exekuzio hipotekario bat tarteko, eta orain desalojo agindua igorri dute irailaren 15erako.
Laboral Kutxari desalojoa gelditzeko deia
Prentsaurrekoan Laboral Kutxa eta honen «interes ekonomikoa» seinalatu dute, eta dei egin diote desalojo prozesuan atzera egin eta espazioaren erabilerarako terminoak negoziatzera eseri dadin.
Espazio horretan «gatazka bat gorpuzten dela» adierazi dute: Laboral Kutxaren interes ekonomikoaren eta Gasteizko mugimendu sozialistaren interes politikoen artekoa, hain zuzen. Izan ere, salatu dutenez, lehenak «bere izaera sozialaren etengabeko apologia» egin arren, proiektu sozial arrakastatsu bat desalojatuko du dirua metatzen jarraitzeko. Bigarrenak, aldiz, «proletalgoaren bizi baldintzak hobetu eta kontzientzia iraultzailea piztea helburu duten hainbat proiekturi toki ematea» du xede. Gaur egun hainbat proiektu eta ekintza egauzatzen dira bertan, Etxebizitza Sindikatuaren elikagai eta altzari biltegia eta mugimedu sozialistak antolatutako hitzaldi eta jarduerak, besteak beste.
Manifestazioa irailaren 12an
Gasteizko Zentro Sozialistaren defentsan berretsi dira prentsaurrekora bertaratu diren eragileak eta desalojo arriskuaren aurrean irailaren 12an egingo den manifestaziora batzeko deia egin dute. Andra Mari Zuriaren plazan hasiko da, 18:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!