Gasteizko Udalak Olarizun erabili zuen administrazio-estrategia bera erabili nahi du desalojo bat gauzatzeko
Urtaranen gobernuak iragarri du Olarizuko etxebizitzen kasuan erabili zuen administrazio-izapide bera hasiko duela, oraingoan Alde Zaharrean eraikin bat husteko, baldin eta apirilean Epaitegian jarri zuen salaketa bat ibilbiderik gabe geratzen bada. Okupazioaren "arazoaren" aurkako baliabide bezala aurkeztu dute izapidea.
Irudia: Ruiz de Vergara Jauregia / Google maps
Urtaranen gobernuak iragarri du Olarizuko etxebizitzen kasuan erabili zuen administrazio-izapide bera hasiko duela, oraingoan Alde Zaharrean etxegabetze bat burutzeko, baldin eta apirilean Epaitegian jarri zuen salaketa bat ibilbiderik gabe geratzen bada.
Zehazki, uda partean irekiko den Gasteiz Antzokiaren ondoko eraikin bat hustea bizkortzeko errepikatu nahi dute estrategia. Hau da, Ruiz de Vergara jauregiaren ondoko eraikin batean ustez bizi diren pertsonak bota nahi dituzte. Nabarmendu behar da Lurralde Sailak berak El Correo-ri jakinarazi diola pertsona horiek egoteak ez dituela oztopatzen jauregiko obrak.
Ezoihiko estrategia administratibo hori erabiltzen badute, 21 Zabalguneak Udalari emango dio higiezinaren titulartasuna, «ofizioz berreskuratuz», El Correoren arabera. 21 Zabalgunea, udal-lurzorua kudeatzeko erakundea da, sozietate anonimoa.
Olarizuko etxegabetzeak
Horrela jokatu zuten Udalak eta 21 Zabalguneak iaz Olarizuko etxebizitzak husteko ere. Desalojoa egin ahal izateko bide penala agortuta, Urtaranen kabineteak, PPrekin batera, administrazio-estrategia berri horri ekin zion: 21 Zabalguneak amaitutzat eman zuen Olarizuko etxebizitzak kudeatzeko lana eta, aurrekontuetan hainbat doikuntza egin ondoren, Udalak blokeen titulartasuna lortu zuen.
Olarizu hustu ondoren, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri zuen bide administratibo horrek aurrekari bat ezarriko zuela arazotsutzat jotzen ziren edo «bizikidetzari» eragiten zioten espazioak husteko, bereziki Alde Zaharrari erreferentzia eginez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!