Gasteizko Udalak ezarri nahi dituen segurtasun kameren aurkako protesta deitu dute larunbaterako
Kontrol sozialerako neurriak direlako, horiek borrokatzera deitu du Gasteizko GKSk. Mobilizazioa azaroaren 18an, larunbata, izango da Santa Maria Plazan, 19:00etan.
Iaz iragarri zuen Gasteizko Udalak bideozaintzako kamera inteligente berriak jartzeko asmoa. Ondoren, Gasteizko Segurtasuneko zinegotziak esan zuen hamazazpi kamera berri jarriko dituztela Alde Zaharrean eta Zabalgunean eta datozen urteetan 100 jarri nahi dituztela. Horietako 17 esleitu ditu udalak jada.
Orain aste batzuk, Gasteizko GKSk kameren eta kontrol sozialaren aurkako kanpaina abiatu zuen. Bi hitzaldi antolatu dituzte: grafitiaren aurkako kanpaina polizial eta mediatikoari buruzkoa, eta kontrol sozialari eta autoritarismoari buruzkoa. Segurtasun tailer bat ere eman zuten.
Kanpainari itxiera emateko manifestazioa deitu dute azaroaren 18an, larunbata, 19:00etan Santa Maria Plazatik hasita. «Kamerarik ez! Kontrol soziala borrokatu!» lelopean egin dute deialdia.
Kontrol soziala borrokatzeko
Gasteizko GKSk argi du kamera inteligenteak kontrol sozialerako neurriak direna, «turismoaren eta segurtasunaren aitzakiapean» jarri arren. Gainera, azpimarratu dute ez dela udalak hartu duen gisa horretako neurri bakarra, eta udal gobernua osatzen duten «alderdi guztien onespenarekin» hartu direla.
Neurri horien artean aipatu dituzte, besteak beste, kamera inteligenteen ezarpena, udaltzain gehiago kontratatzea eta ekipamenduak berritzea, udaltzainen komisaldegi berri bat irekitzeko asmoa, mugikorraren bitartezko monitorizazio sentsoreak ezartzea, grafitiaren ehiza eta garraio publikoko bideobigilantzia.
Azaldu dutenez, «gizarte kapitalista osoan ari dira kontrol soziala eta zaintza gogortzen», krisi ekonomiko eta desegonkortasun sozial eta politiko garaian.
Bigilantzia eta zigor mekanismo horiek norbanakoaren intimitatea eta langile klasearen eskubide politikoak urratzen dituztela salatu dute.
Horregatik, neurri autoritarioen aurka borrokatzeko deia luzatu diete gazte langileei.
KAMERAK EZ! | MANIFESTAZIOA AZAROAK 18
Gasteizko udalak kontrol soziala areagotzeko neurri ugari ezarri ditu azken aldian. Horien aurka borrokatzeko mobilizatzera deitzen dugu. Hona hemen irakurketa: pic.twitter.com/xvG5OEOKEl
— Gasteizko GKS (@GKS_Gasteiz) October 25, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!