Gasteizko Udalak errolda eta alokairu kontratuen salerosketa ahalbidetzen dituela salatu du Auzoan Bizik
Oinarrizko beharrak asetzeko alokairu kontratua exijitzea onartezina dela uste du Auzoan Bizi etxebizitza sareak. Udala eta jabeak seinalatu dituzte, kontratu eta errolda dokumentuak merkantzia bihurtzeagatik.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak asanblada irekiak egiten ditu etxebizitzarekin lotutako arazoak dituzten pertsonei aholkularitza eta laguntza emateko eta horien antolakuntza bultzatzeko. Asko kontratudun alokairu beharrean gerturatzen dira asanbladara, gizarte langileek laguntzak jasotzeko baldintza gisa eskatzen baitiete kontratua.
Udal ordenantzek arautzen dituzte laguntza horiek eta ohikoenak 10. eta 11. artikuluek jasotzen dituzte, elikadura eta etxebizitza alokairura bideratutakoak. Askok, ordea, ez dute ez errolda ez alokairu kontraturik, etxejabeek egiten ez dizkietelako, sare sozialetan zabaldutako mezu batean Auzoan Bizik azaldu duenez.
Gizarte langileek, gainera, elikadurara bideratutako laguntzak jasotzeko ere alokairu kontratua eskatzen dutela azaldu du etxebizitza sareak . Horregatik, Gasteizko Udala eta gizarte zerbitzuak seinalatu dituzte, «diru laguntzak jasotzeko eskatzen dituzten ezinezko baldintzengatik eta kontratu dokumentuak merkantzia bihurtzen laguntzeagatik».
Udal administrazioari «etxebizitzaren gatazkan arazoaren parte izatea» egozten diote, «jabe eta espekulatzaileen mesedetan».
Jabeak ere egoeraren erantzule direla salatu dute, kontratu eta erroldarik gabeko alokairuak egiteagatik eta kontratu eta errolda dokumentuak saltzeagatik.
«Guztiontzako bizi baldintza duinak berma ditzaten exijitzen dugu, eta kontratu eta errolda dokumentuak merkantzia bihurtu daitezen ekiditea. Ez da onargarria oinarrizko beharrak asetzeko alokairu kontratua exijitzea«, ondorioztatu du Gasteizko Auzoan Bizi etxebizitza sareak.
🧶HARIA | Udalak errolda eta alokairu kontratuen salerosketa ahalbidetzen ditu.
Auzoan Biziko asanbladara gerturatzen diren kide asko kontratudun alokairu beharrean datoz, gizarte langileek laguntzak jasotzeko baldintza gisa eskatzen baitiete.⬇️ pic.twitter.com/MmgGX8uqlE
— Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea (@AuzoanBizi) January 26, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!