Gasteizko Udalak aurreko legegintzaldian martxan jarritako LGTBI+ politiketarako aurrekontuak murriztu nahi ditu
Ekainean martxan jarritako LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiaren aurrekontuan %50eko murrizketa egin du Udalak, "Behatokiaren etorkizuna bideraezina bihurtuz".
2017an ekin zion Lumagorri elkarteak Gasteizko Udalarekin gorroto-delituen elkarlanean aritzeari. Iragan maiatzean langidetza hitzarman bat sinatu zuten, elkarlan horri segida emanez eta LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokia martxan jarriz. Behatokia martxan jartzeko 30.000 euroko aurrekontua eman zien Udalak, ekainetik hasita, 2019ko azken sei hilabetetarako. 2020rako aurrekontua 70.000 eurokoa behar zuen, LGTBI+ fobiaren aurkako behatokiaren jarduna urte osora luzatuko baita, Udal Gobernuak, ordea, 2019ko aurrekontu-partida mantendu du, hots, 30.000 euro.
Udalak, behin eta berriz, LGTBI+ fobiaren aurkako borrokan duen konpromisoa berretsi izan duela adierazi du Lumagorrik, adibide bezala jarri du azkenengo legegintzaldian onartua izan zen mozioa: “Sorginenea-Emakumeen Etxea eta LGTBI+fobiaren aurkako behatokiaren jarraitutasuna bermatuko dituzten beharrezko baliabideetaz hornitzea”. Aurrekontuetan egindako aldaketek, ordea, sortutako egoerak Gasteizko Udalarekin lankidetzan martxan jarritako LGTBI+ fobiaren aurkako Behatokiaren etorkizuna «bideraezina» bihurtzen duela azaldu du Lumagorrik.
Lumagorriren iritziz %50etik gorako murrizketek «agerian uzten du EAJ-PSEren Gobernuak. LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeriaren borrokan, duen borondate eskasa«. Udalaren «pinkwashing» ariketa salatu dute eta «marketing arrosarekin» laguntzeko prest ez daudela adierazi dute. Elkartetik bilera eskatu dute Gorka Urtaranen alkatearekin eta oposizioko taldeekin «LGTBI+ politiketan egin nahi diren murrizketak eteteko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!