Gasteizko Udalak atzera bota du «konponbide adostu» baten aldeko eskaera
Gasteiz Antzokia Lazarragarekin batera aurrera ateratzeko "borondate politikoa" badagoela ziurtatu dute PSE-EEk eta EAJk. through Alea.eus
Lazarraga kultur elkartearekin «konponbide adostu baten bidez» Gasteiz Antzokia aurrera ateratzeko proposamenari uko egin dio Gasteizko Udalak. Antzokiaren aldeko plataformak gaurko udalbatzan aurkeztutako mozioari ezezkoa eman diote PSE-EEk, EAJk eta PPk. «Udalak sortu duen arazoa udalak konpon dezala» eta «lehenbailehen irekitzeko» eginiko eskaera atzera bota dute hala, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alde agertu badira ere.
Akordio batera iristeko «gertu» izan direla onartu du plataformako kide Txema Ramirez de la Piscinak herritarren txandan eginiko agerraldian, baina azkenean ez dela posible izan. «Prestutasun osoa erakutsi dugu adostasun bat lortzeko, eta ez da posible izan, baina lanean jarraituko dugu, proposamenak eginez«. Alderdien aldetik proietuaren aldeko «hitz onak» entzun baditu ere, «ekintzetara» pasatzeko galdegin dio udal gobernuari. «Hitzez harago ekintzak nahi ditugu. Artifiziorik ez, mesedez».
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!