Gutxienez 20 talde konfirmatu dituzte Gasteizko Txosnetan
Aurten abuztuaren 2an irekiko da Txosnagunea eta ostegun honetan aurkeztuko du behin-betiko kartela.
Gero eta gutxiago falta da abuztuaren 2a iristeko. Bai, abuztuaren 2an, ostiralean, irekiko dira aurten Gasteizko Txosnak, Zeledon jaitsi baino 48 ordu lehenago. Beraz, zortzi gau ezberdinetan egongo da irekita txosnagunea eta behin betiko egitaraua aurrerago emango dute jakitera.
Sareetan azaldu dutenez, aurten ere jai herrikoi, euskaldun eta parekideen aldeko apostuan berretsi dira kolektibo ezberdinak.
Zentzu honetan, txosnagunean egongo diren kontzertuak iragartzen hasi dira jada antolakuntzatik. Besteak beste, Banda Lehiaketa irabazi zuen Tara taldea egongo da kanpusean kokatuta egongo den gunean eta nazioartetik ere talde ezberdinak hurbilduko dira Gasteizera, The Baboon Show eta Mafalda, kasu.
Hauek dira orain arte kofnirmatutako taldeak: Tribade, Su ta Gar, Skabidean & The Black Birds, DJ perez troika Sobiet, Tara, Mafalda, DJ Komando Klitorix, The Baboon Show, DJ Elepunto, Trikoma, Nerabe, Esne Beltza, Aiaraldeko sound system, KOP, Irrien Lagunak, Gorpuzkingz, Garilak 26, Nafarroa 1512, DJ Malandro eta Anita Parker.
Data zehatzak datozen astean emango dituzte jakitera antolakuntzako kideek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!