Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketaren finala ospatuko da ostegunean
Tara, Ostabe, Raust, Paradixo eta Huts taldeak egongo dira martxoaren 28an Jimmy Jazz aretoko finalean. “Talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea da” txapelketaren helburua.
Gasteizko Txosnek urteko lehen agerraldia eskaini zuten urtarrilaren 18an, 2019.urteko lehen ekimena -baina ez bakarra- aurkezteko: Banda Lehiaketa. Ordutik, kanporaketa ezberdinak egon dira eta finala ospatzeko ordua iritsi da: ostegunean izango da, 20:00etatik aurrera Jimmy Jazz aretoan.
Banda Lehiaketaren helburua, besteak beste, “talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea da”. Horretarako, edozein taldek parte hartu ahal izan du txapelketan. Banda ezberdinek izena eman ostean 10 talde sailkatuak iragarri zituzten aurreko astean sare sozialetan Gasteizko Txosnek: Eh Mertxe!, Paradixo, Huts, Tristtan Mourguy eta Horeba, Raust, Tara, Tooth, Izate Faltsua, Ostabe eta Patx&Run.
Orain, 10 hauetatik bost finalera igaro dira: Tara, Ostabe, Raust, Paradixo eta Huts taldeak. Bost horietatik, bat ikuslegoak aukeratu du eta beste bat, gutxienez, Arabakoa izan behar zen. Beste batek gutxienez, emakumeen presentzia izan beharko zuen.
Bost talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute ostegunean Jimmy Jazz aretoan. Eta, bukatzeko, bost horietako irabazleak Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du, jaietako egun batean. Horretaz gain, 500 euroko saria ere jasoko du talde irabazleak.
Gasteizko Txosnak urtean zehar “lanean etengabe gauden eragileok” osatzen dituztela gogoratu dute. “Aurten, beste urrats bat egin nahi izan dugu eta urte guztian zehar ekimen puntualak antolatzeko ardura hartu dugu”. Ekimen hauen oinarri nagusia parte hartzea izango dela argitu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!