Gasteizko Txosnek urteko lehen ekimena aurkeztu dute: Banda Lehiaketa
Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.
Urteko lehen ekimena aurkeztu dute Gasteizko Txosnek Jimmy Jazz aretoan eskainitako agerraldian eta Banda Lehiaketaren edizio berri bat abiatu dute astearte goizean. Helburua, besteak beste, talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea izango da.
Lehiaketak, besteak beste, Gasteizko Txosnen oholtza gainera igotzeko aukera eskainiko dio musika talde irabazleari.
Horretarako, edozein taldek hartu dezake parte txapelketa honetan, asteartean bertan irekiko den eta otsailaren 26ra arte luzatuko den izen-ematearen bitartez.
Txosnetako kideek azaldu duten bezala apuntatzeko modua, erraz-erraza da: gasteizkotxosnak.eus webgunean sartu eta formulario bat bete beharko da taldekideen datuak txertatuz eta hiru abesti igoz (haietako bat gutxienez euskaraz egon beharko da). Horretaz gain, argazkiak, bideoak edota sare sozialen berri emateko aukera izango dute webguneko inprimakian.
Behin talde guztiek izena emanda, martxoaren 5etik 12ra zortzi talde sailkatuak iragarriko dituzte Gasteizko Txosnek eta hauetako lau finalera igaroko dira.
Lau horietatik, ikuslegoak bat aukeratuko du. Beste hirurak Gasteizko Txosnetako epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren. Lau horietatik bat gutxienez Arabakoa izan beharko da; eta lau horietatik ere, bat gutxienez, emakumeen presentzia izan beharko du.
Bost talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute Martxoaren 25ean Jimmy Jazz Gasteiz aretoan. Lau horietatik irabazle irtetzen dena, berriz, Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du, jaietako egun batean. Horretaz gain, 500 euroko saria ere jasoko du talde irabazleak.
Banda Lehiaketa hilabeteetan zehar luzatuko den arren, Gasteizko Txosnek iragarriko duten lehen ekimenetako bat izango da, izan ere, aurrerago, data eta jarduera gehiago jakitera emango dituztela aurreratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!