Gasteizko Tranbiaren grebak % 100eko jarraipena izan du
Enpresak langileen txandetan ezarritako "aldebakarreko aldaketak" salatu dituzte.
ELA, LAB eta UGTk osatzen duten langile batzordeak greba deialdia egina zuen gaur, maiatzaren 26an. Zerbitzu minimoak ez zituzten lineak geldirik egon dira, eta sindikatuek esan dute grebak % 100eko jarraipena izan duela. Euskotrenen Gasteizko Tranbiako zuzendaritzak ez du jarraipenaren daturik eman oraindik.
Duela hamar egun eman zuten sindikatuek greba egiteko asmoen berri, eta zuzendaritzak haien eskariak onartu ez dituenez, atzo, maiatzaren 25ean, egindako asanbladetan greba mantentzea erabaki zuten langileek. Salburuaraino heltzen den tranbiaren atal berrira moldatzeko langileen txandetan aldaketak egin dituztela salatu dute, atsedenerako denbora gutxiago utzita eta gidarientzako «etenaldi seguruak» bermatu gabe.
Langile batzordeak adierazi du sentitzen duela grebak tranbiaren erabiltzaileei eragozpenak sortu izana, baina azaldu dute gidarientzako etenaldi seguruak izateak «bidaiarien segurtasuna eta zerbitzu hobea» ekarriko dituztela.
Tranbiaren zuzendaritzak % 30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu greba egunerako, eta sindikatuek jakinarazi dute gutxieneko zerbitzuak betetzen ari direla, baina horietatik kanpora jarraipen osoa izan duela grebak.
2022tik datoz sindikatuen eta zuzendaritzaren arteko negoziaketak, eta enpresaren negozioaziorako borondate faltaren aurrean sindikatuek adierazi dute etorkizunean mobilizazio gehiago egon daitezkeela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!